
Atzerritartasun legea: arautzeko prozesua ezagutzea eta ulertzea (2023)
ATZERRITARTASUN LEGEA: ARAUTZEKO PROZESUA EZAGUTZEA ETA ULERTZEA

ATZERRITARTASUN LEGEA: ARAUTZEKO PROZESUA
EZAGUTZEA ETA ULERTZEA
Elizbarrutiko Caritasen edo gizarte-programa eta -zentroetan, atzerritarrak laguntzen ditugu; hortaz, garrantzitsua da lege horri lotutako edukiak ezagutzea eta ulertzea, pertsona horien prozesuan informazio egokia eskaintzeko xedez.
Helburuak
- Laguntzen ditugun pertsonei eragiten dien indarreko legediaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta ulertzea.
- Esparru juridikoak ezagutzea eta ulertzea, laguntzen ditugun pertsonei laguntza egokia emateko.
- Gure laguntza jasotzen duten kasuistikak partekatzea, betiere boluntario eta gizarte-arloko teknikari garen aldetik dugun rol “laguntzailetik” abiatuta; izan ere, aholkularitza juridikoaren zeregina Caritasen programa horren esku geratzen da.
Orrialde honetan zure interesekoak izan daitezkeen atzerritartasun legeari buruzko hainbat material jarriko ditugu, eta material hori datorren hilabetetako prestakuntza-saioetan erabiliko dugu.
Orain eskuragarri daude erabiltzailearen gida, edukien aurkibidea eta martxoko saioan erabiliko ditugun PowerPointeko bi artxiboak (egonaldiak eta aldi baterako bizitegiak).
Gehiago jakin nahi baduzu, saioetarako gida moduan erabiltzen dugun orrialde hau ere kontsulta dezakezu:
http://www.nadiesinfuturo.org/especiales/guia-practica-de-legislacion-sobre/
Egutegia
16:00etatik 18:00etara (2 ordu)
Martxoak 28
Apirilak 25
Tokia
MIRIAM. CAMINO KALEA 3, DONOSTIA