Duintasunari buruzko jardunaldia
Duintasunari buruzko jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, datorren ekainaren 12an, osteguna, egingo dena, 09:30etik 13:45era, Donostiako Seminarioan.
Jardunaldi hau identitatearen inguruko formazio-prozesuan kokatzen da. Caritasek urtero sustatzen duen ekimen pedagogikoa da eta Fedearen Doktrinaren Dikasterioak argitaratutako Dignitatis Infinita dokumentuan oinarritzen da. Testu honek pertsona orok duintasun berezko eta ukiezina duela azpimarratzen du, eta printzipio honek gure jardunaren ardatz izaten jarraitu behar du. Hori dela eta, zentro, eskualde eta programek zerbitzu minimoak ezartzea gomendatzen da, parte-hartzea ahalik eta zabalena izan dadin.
Jardunaldi honetan Francesc Torralba irakaslea izango dugu gurekin. Torralbak duintasunaren inguruko bi ikuspegi jorratuko ditu: ekintza sozialaren oinarri etiko gisa, eta Caritasentzat erronka iraunkor gisa, pertsona pobretuenekin ditugun konpromisoetan oinarrituta.