fbpx Gaur sorkuntzaren zaintzaren alde egiten dugu otoitz | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Gaur sorkuntzaren zaintzaren alde egiten dugu otoitz
Gaur sorkuntzaren zaintzaren alde egiten dugu otoitz

 

Francisco aita santuaren otoitz honekin bat egiten dugu gaur, irailak 1, Sormenaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Egunaren ospakizunarekin.


Izan ere, Leon XIV.aren hitzetan, "Ingurumenaren babes soiletik harago doan premiazko beharra da: justizia sozial, ekonomiko eta antropologiko kontua da. Fededunentzat, gainera, Jesukristoren aurpegia daukana eskakizun teologikoa da, harengan dena sortua eta berrerosia izan baita. Pertsona hauskorrenak klima aldaketaren, deforestazioaren eta kutsaduraren ondorio suntsitzaileak lehenik pairatzen dituzten mundu honetan, sorkuntzaren zaintza fede eta gizatasun kontua bihurtzen da". Testuinguru honetan, eta munduko jardunaldi hau dela eta, Caritas Gipuzkoak guztion etxea eta bertan bizi garen pertsonak zaintzeko konpromisoa berresten du.


Aurten, gainera, jardunaldi honi hasiera eman zion Laudato Si' entziklikak 10 urte bete ditu, eta, hori dela eta, Nafarroako Ekologia Integralaren Ordezkaritzak testu horren laburpena euskaratu du. Hemen ikus dezakezue:

 

Youtube