fbpx ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK
ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK
MIGRANTES CON DERECHOS

Muga ezberdinetatik barrena datozen pertsona migratzaileen etorrera, bizitza galtze eta eskubide urraketa onartezina da. Ez da errefuxiatu krisialdi huts bat. Etxea, lana edo bizia bidean uzteko erabaki baten aurrean, badira pertsonak babestu, eta Giza Eskubideak ziurtatu behar dizkiegula ahazten dituzten politiken ondorioa da egungo egoera.

Errealitate honen aurrean, Elizaren erakunde batzuk aferan esku hartzea erabaki dute. Baita Gipuzkoan ere. Iragan astean, erronkari erantzunez, Conferrek, Jesusen Lagundiaren Alor Sozialak (jesuitak), Migratzaileen Pastoraltzak eta CARITAS GIPUZKOAk, Sare bat eratu zuten lan bateratua egiteko. Helburua: duintasuna eta giza eskubideen defentsa, eta migrazioen errealitatearen aurrean Elizaren erakundeen erantzun koordinatua ematea.

“Iparraldeko Muga”ren (Bidasoako muga: Frantzia-Espainia), Komunitatearen Babesaren,  asilo eta aterpe eske dauden pertsonei zuzenduriko baliabide publikoek gainezka egin duten egoeraren… aurrean, Sareak, pertsona immigranteen egoera gertutik landuko du.

Aita Santuak dion bezala, ‘Eskubidedun Migratzaileak’ ekimenak, pertsona immigrantea Jaso, Babestu, Sustatu eta Gizarteratzea du helburu, eta denontzat, eta denon artean, harreman erraz eta aberasgarriak izan daitezela. Testuinguru honetan, Aita Santuak ‘bilgunearen kultura’ azpimarratzen du pertsonak elkartu daitezen metodologia gisa.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.