Caritas Gipuzkoa nazioarteko lankidetzaren esparruan hainbat proiektu babesten ditu, oinarrizko azpiegiturak —etxebizitzak, osasun-zentroak eta eskolak— zein gizarte, hezkuntza eta prestakuntza arloko ekimenak indartuz, besteak beste beka eta mikrokredituen bidez.
Gaur egun, Afrikan, Karibean, Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta Nepalen garatzen diren proiektuak laguntzen ditugu. Gure lana tokian tokiko Elizaren autonomia indartzean eta lurraldean bertan dauden eragileekin elkarlanean oinarritzen da, pertsona ahulenen beharrei erantzuteko helburuarekin.