fbpx Ekitaldiak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
abenduak 5: Gizarte boluntariotza komunitatearen eragile
abenduak 5: Gizarte boluntariotza komunitatearen eragile

García Rocak (1999) dioenez, egunerokoaren kudeaketa da lan boluntarioaren ezaugarri nagusienetako bat.

Esaldi hori aintzat hartuta ospatzen dugu aurtengo Boluntarioen Nazioarteko Eguna, aukera ematen baitigu boluntarioek aurrean dituzten erronka batzuk marrazteko, haien balioa indartzeko (ez hainbeste zifren aldetik, egonkor mantentzen baitira), baizik eta ekintza solidario horren konpromiso moralak berekin daraman inpaktu sozial eta eraldatzailea handitzeko.

 

Boluntariotza gala 2023: Zerk mugitzen zaitu zu?
Boluntariotza gala 2023: Zerk mugitzen zaitu zu?

Ez da erraza hitz bakar batean laburtzea zergatik egiten dugun egiten duguna baina, eskatu genizuen ahaleginarenondoren,jakin dugu ELKARTASUNA dela gehien errepikatzen den erantzuna, zuei, gure boluntarioei, zuen denbora ematera zer baliok bultzatzen zaituzten galdetzerakoan. Zuen denbora doan ematera mugitzen zaituztena, momentu txarra igarotzen ari diren pertsonen alde.

 

Azaroak 19: altxatu zure ahotsa mugetako heriotzen aurka
Azaroak 19: altxatu zure ahotsa mugetako heriotzen aurka

Francisco Aita Santuak deitutako Pertsona Pobreen Egunarekin bat eginez, Caritas Gipuzkoak salaketa eta etorkizun hobeago baten bila hildako pertsonen oroimeneko jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Hemendik oso gertu, pertsona askorentzako gaindiezina den muga bat dugulako. Gure esku dago harresi ikusezinak eraitsi daitezela eskatzea, kategorien arabera pertsonak banatu nahi dituzten harresiak alegia.

 

GIZARTE BAZTERKERIAREN ERAGIN EZBERDINAK EUSKADI. EIBAR, EKAINAK 2
GIZARTE BAZTERKERIAREN ERAGIN EZBERDINAK EUSKADI. EIBAR, EKAINAK 2

Caritas Gipuzkoak eta  Eibarko Udalak, “Bazterkeriak Euskadin duen eragin desberdina” izeneko jardunaldia aurkezten du. Bertan, gizartearen errealitateei eta gizarte gisa ditugun erronkei buruz hausnartuko dugu.

Enplegua, osasuna, etxebizitza, bakardadea eta bizikidetza kezkatzen gaituzten gaiak dira, eta herritarren agenda sozialaren parte dira. Nola ebatziko ditugu?


Jardueran parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

 

IRUN, Maiatzak 25: MIGRAZIOAK ULERTU
IRUN, Maiatzak 25: MIGRAZIOAK ULERTU

Maiatzaren 25ean, 19:00etan, Elizbarrutiko Eskubidedun Migratzaileak Sarearekin eta Bidasoaldeko Korapilatuz Plataformarekin elkarlanean, CARITAS GIPUZKOAk, Migrazioen inguruko jardunaldia antolatu du Ficoban (Irun).
 
Espainiako Caritaseko Sergio Barcielak parte hartuko du bertan, eta migrazioarekin zerikusia duten edukiak jorratzeaz gain, administrazio publikoak zein gizarteak dituzten erronkak hurbilduko dizkigu.

 

ENPRESA-EKIMENA ETA GIZARTE INKLUSIBOA. APIRILAK 26 (2022) ARIZMENDIARRIETA FUNDAZIOA
ENPRESA-EKIMENA ETA GIZARTE INKLUSIBOA. APIRILAK 26 (2022) ARIZMENDIARRIETA FUNDAZIOA

Jose Maria Arizmendiarrietaren filosofia ardatz harturik, datorren asteartean, apirilak 26, enpresa eta, egun, bizi garen gizartea aztertuko dituen jardunaldi interesgarria ospatuko da Donostian.

Gauza asko esan dira “kooperatibismoaren aitaz”.

“Arizmendiarrietaren lanaren berezitasuna da, gai dela gizarte-lan kooperatibo bat sortzeko, enpresa-lana, komunitate bateko alderdi guzti-guztiak kontutan hartuz. Eta, gainera, mugaz-gain egiten du, nazioarteko lana bihurtuz”  (Fernando Molina).

 

ABENDUAK 16, ISILUNE ZIRKULUA
ABENDUAK 16, ISILUNE ZIRKULUA

Mundua gero eta globalizatuagoa da, etengabe aldatzen ari da, eta pertsonek batetik bestera joateko aukera handiagoa dute. Arrazoi ekonomikoak, politikoak, gerrak, gizarte edo kultura arloko arrazoiak edo beste edozer dela eta egiten dira desplazamenduak. Joan-etorri hoiek gizateria bezain zaharrak dira.

Bereziki kezkatzen gaitu Siriako zoritxarreko gerra horren ondorioz tokiz aldatu behar izan duten pertsonen egoerak. Baita Mediterraneoan hildako migranteez ere oroitzen gara; itxaropenerako bide izan ordez, heriotzarako bide izan diren ontzietan baitatoz.

 

GABONETAKO ELKARTASUN KONTZERTUA
GABONETAKO ELKARTASUN KONTZERTUA

Mariaren Bihotza abesbatzak eta Donostiako Udalaren Txistulari taldeak 25 urte, mende laurdena, daramate Eguberrietako Elkartasun Kontzertu berezi hau ospatzen.

Azken urteotan CARITAS GIPUZKOAren alde izan da.


Data: Abenduak 16(osteguna)
Ordua / Hora: 20:00
Lekua: San Inazio eliza (Gros, Donostia)

 

AZAROAK13 IBILIAN, BORONDATEGILEEN TOPAGUNEA
AZAROAK13 IBILIAN, BORONDATEGILEEN TOPAGUNEA

Tras un paréntesis, estamos de vuelta.

Hemos llegado pasito a pasito.

Ya está aquí IBILIAN 2021, la jornada de formación y encuentro del voluntariado de CARITAS GIPUZKOA.

Este año, IBILIAN, lleva por título, “Una comunidad que sueña” y tenemos muchas ganas de volvernos a reunir contigo. ¿Tú también? ¡Genial!

¡Apúntate y participa!

 

 

Urriak 27. Azkoitia, MIGRATZAILEAK eta ETXEBIZITZA ESKUBIDEA
Urriak 27. Azkoitia, MIGRATZAILEAK eta ETXEBIZITZA ESKUBIDEA

 

 

Datorren urriaren 27 an, asteazkena, arratsaldeko 19.00tan Azkoitiko Elkargune aretoan, Caritas Gipuzkoako Etxe Gabeko Pertsonen arloko Gizarte Langilea den Jose Barreitok, MIGRATZAILEAK eta ETXEBIZITZA ESKUBIDEA lemapean HITZALDIA burutuko du.

Zatozte!

 

Subscribe to Ekitaldiak