fbpx Ekitaldiak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GAZTEEN KONTZERTU SOLIDARIOA
GAZTEEN KONTZERTU SOLIDARIOA

"Badira talde eta pertsonak hirian, behar egoeran daudenak. Eskerrik asko musikaren edertasuna, bihotzera iristen delako, eta laztana, hau da, behar dutenei onena ematea, batzeagatik. Hori ederra da oso".

José Ramón Aramendi,CARITAS GIPUZKOAko zuzendaria

 

 

SOLASALDIA (ELIZBARRUTIKO MISIOAK -CARITAS)
SOLASALDIA (ELIZBARRUTIKO MISIOAK -CARITAS)

On Emilio Aranguren-Holguineko Gotzaina (Kuba)


Datorren Ostiralean, Otsailak 15, goizeko 11:00 tan, Iesu parrokiko aretoan,

On Emilio Aranguren, Holguineko Gotzain eta Cubako Gotzain batzarreko presidentearekin elkarrizketa izango dugu.

Gonbidatuta zaudete.


 

 

-EGOERA IKUSEZIN BAT- JARDUNALDIA (HURKOA, OTSAILAK 21)
-EGOERA IKUSEZIN BAT- JARDUNALDIA (HURKOA, OTSAILAK 21)

Mendekotasuna eta ezgaitasuna mailaz mailako prozesuak dira. Babesgabetasun egoerak lehenbailehen hautematea ezinbestekoa da abusuak eta tratu desegokiak prebenitu eta saihestu ahal izateko. Hori da hauskortasun egoeran dauden  nagusiek pairatzen duten errealitate "ikustezina".

Hurkoak eta Kriminologiaren Euskal Institutoak antolatutako jardunaldian, Hurkoak hauskortasunari buruz eginiko azterlan baten alderdi nagusiak aurkeztu eta hauskortasun egoeran dauden pertsonekiko abusua prebenitzen lagun dezaketen tresna juridiko batzuk aztertuko dira.

 

URTARRILAK 17, -ISILTASUN ZIRKULUAK-
URTARRILAK 17, -ISILTASUN ZIRKULUAK-

Mundua gero eta globalizatuagoa da, etengabe aldatzen ari da, pertsonek batetik bestera joateko aukera handiagoa dute. Eta joan-etorri hoiek gizateria bezain zaharrak dira, arrazoi ekonomikoak, politikoak, gerrak, gizarte edo kultura arloko arrazoiak edo beste edozer dela eta egiten dira.

Bereziki kezkatzen gaitu Siriako zoritxarreko gerra horren ondorioz tokiz aldatutakoen eta errefuxiatuen egoerak, baita beste herrialdeetakoenak ere, eta Mediterraneoan hildako immigranteez ere oroitzen gara; itxaropenerako bide izan ordea, heriotzarako bide izan diren ontzietan baitatoz.

 

ABENDUAK 20, GABONETAKO KONTZERTUA
ABENDUAK 20, GABONETAKO KONTZERTUA

Kaixo adiskide.
 
Mariaren Bihotza parrokian (Nafarroa etorb, Donostia - San Sebastián), Abenduak 20an, osteguna, Eguberri kontzertua ospatuko da.


Berau, Mariaren Bihotza abesbatzak eta Donostiako Udalaren Txistulari taldeak eskainiko dute.

Gonbidatuta zaude.


Programa / eskuliburua

 

GABONETAKO KONTZERTUA, CARITAS GIPUZKOA
GABONETAKO KONTZERTUA, CARITAS GIPUZKOA

GABONETAKO KONTZERTUA

Datorren abenduak 15ean (larunbata)  Ain Karem musika talde entzutetsuak kontzertua eskainiko du (18:00etan) Donostiako Mariaren Bihotza Parrokian (Nafarroa ibil. 1).

Azaldu!


Bertan ikusiko dugu elkar!

 

¿¿¿¿ BLACK FRIDAY ????
¿¿¿¿ BLACK FRIDAY ????

Datorren ostiralean, azaroak 23, Black Friday eguna ospatuko da. CARITAS GIPUZKOAren Ekonomia Solidarioa sailetik kontsumitzeko beste eredu bat aldarrikatzen dugu: kontsumo arduratsuagoan oinarritzen dena eta Bidezko Merkataritzaren alde apustu egiten duena, hain zuzen ere.

Donostiako beste taldeekin batera ostiral arratsaldean Loiola kalean, FNAC-en ondoan, 16:00etatik  20:00etara egongo gara, gaiaren inguruan performance bat egiteko asmoz.

Gonbidatua zaude. Zatoz!

 

LARUNBATA, URRIAK 20, PINTXO POTE SOLIDARIOA EGIAN
LARUNBATA, URRIAK 20, PINTXO POTE SOLIDARIOA EGIAN

Datorren urriaren 20an, larunbatean goizeko 10:30etatik 14:30etara “Egiako Pintxo Solidarioaren” zazpigarren edizioa ospatuko da. 

Ekitaldia, Donostiako Egia auzoan lanean ari diren, CARITAS GIPUZKOA Nazioarteko Lankidetza eta TAU Fundazioa erakunde solidarioak antolatu dute. Bi erakunde hauek, elkarlanean eta koordinaturik, hiritarrak solidaritatean sentsibilizatu eta lankidetzarako proiektuak bultzatzen ari dira.

 

-APARKATU ZURE AXOLAGABETASUNA- ERAKUSKETA ARRASATEN
-APARKATU ZURE AXOLAGABETASUNA- ERAKUSKETA ARRASATEN

Donostia, Bergara, Irun, Azpeitia, Errenteria, Trintxerpe, Deba eta Arantzazuko santutegitik barrena ibili ondoren, erakusketa, Arrasaten egongo da ikusgai.

Non? Biteri plazako parking-ean. 
Lurrazpian? Bai.
Noiztik nora? Irailaren 20tik Urriaren 4ra.

Inaugurazio ekitaldia: Irailak 20 (osteguna), 19:15etan.

 

Gonbidatua zaude!

 

IRAILAK 15 HIRIA ERAIKI
IRAILAK 15 HIRIA ERAIKI

Zer da Hiria?, galderaren aurrean makina bat erantzun jaso daitezke: “Herritarren bizilekua!” esan dezake norbaitek. “Jatorri ezberdinetako pertsonak bat egiten duten lekua”, izan daiteke beste baten erantzuna. Biak dira erantzun zuzenak. Iritziak, herritarrak adina.

Datorren Irailaren 15ean, larunbata, Kursaaleko kubo txikiaren atzealdean (hondartza aldera) CARITAS GIPUZKOAk argazki jakin bat erakutsi nahi du. Jende ezberdina, jatorri ezberdinetakoa, gauza (txiki-handi) ezberdinak egiten. Elkarrekin. Egungo eta etorkizuneko Hiria Eraiki azmoz. Guztiona.

 

Subscribe to Ekitaldiak