fbpx Vivienda | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ZUBIA. CARITAS GIPUZKOAren etxebizitza eta akonpainamendu programa
ZUBIA. CARITAS GIPUZKOAren etxebizitza eta akonpainamendu programa

Zubia programak CARITAS GIPUZKOAren etxebizitza-sarean aldi baterako ostatu hartzea eskaintzen die –bai eta gizarte-heziketan lagun-egite osoa ere– bizitegia behar duten pertsona eta familiei, baldin eta egoera ekonomiko larrian badaude eta/edo gizarte-egoera ahulean badaude.

Gizarte-heziketako lagun-egite oso horretan, pertsonaren esparru guztiak lantzen dira, hainbat tresna eta baliabide lor ditzaten, etxebizitzatik ateratzean bizitza autonomoagoa izateko.

 

TRINTXER-EMEKI
TRINTXER-EMEKI

HOGAR

 

NATALIA PEIRO (ELKARRIZKETA)
NATALIA PEIRO (ELKARRIZKETA)

Uztaileko alean, Donostiako Elizbarrutiko Erlijio Zientzietako Goi Ikastegiko ‘Zein’ aldizkariak, Espainiako Caritaseko idazkari nagusiari, Natalia Peirori elkarrizketa egin dio. Bertan, Peiroren hausnarketa interesgarriak topatuko dituzu pobreziaren, pertsonen duintasunaren, salaketaren, aldamenean egotearen garrantziaren, gizarte bazterkeriaren, boluntarioen… inguruan.

Elkarrizketa osoa eskura dezu Pdf-an.

 

ETXERIK GABEKOAK: PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU 2017
ETXERIK GABEKOAK: PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU 2017

”Inor Ez Etxerik Gabe” kanpainaren 25. urteurrena ospatu dugunez, egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek aurrera egiteko adorea ematen baitigute.

CARITAS GIPUZKOAk apustu sendoa egiten du pertsonen eskubideen alde: Etxe duin bat izateko eskubidearen alde. Osasun eskubidearen alde. Gizartebabeseko sistema izateko eskubidearen alde. Etxerik gabeko pertsonek ere eskubideak baitituzte. Beraz, defenda ditzagun!

 

Subscribe to Vivienda