Ekainaren 19an, barne-prestakuntzako jardunaldi bat egin genuen Caritas Barcelonako lankideekin. Hizlari izan genuen Ferran Casamitjana, Empresa con Corazón programako koordinatzailea, eta Francesc Roig, Caritas Catalunyako zuzendaria. Caritas Barcelona eta Caritas Gipuzkoaren esperientziak eta lan-metodologia bateratu genituen, enpresei jakinarazteko zer lan egiten dugun pertsona ahulenekin eta gizartean bazterturik daudenekin. Lan egiteko modua ezagutzeko aukera ere izan genuen, batez ere boluntario talde jakin batean oinarritua, zeregin hori aurrera eramateko.