10.00 Otoitza.
10.15 2017ko memoriaren eta kontuen aurkezpena.
11.00 Antolaketa eredu berria sortzeko egindako bidearen azalpena laburra.
11.15 Arduradunek arloak aurkeztuko dituzte.
11.45 Atsedena
Gabonak hausnarketarako garaia da, harremanak estutzekoa, helburu berriak ezarri eta besteekin eta besteentzat izateko sasoia.
Aldi berean, gure konpromisoa indartzeko garaia ere bada. Konpromisoa hartzea munduan egoteko modu bat delako, bizitza ulertzeko era bat eta pertsona guztien ongizateagatik apustu irmoa egiteko bidea.
Festak xalotasunez eta behar gehien duten pertsonenganako konpromiso aktiboarekin bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, ZURE konpromisoak pertsona askoren bizitzak argitu ditzakeelako.
”Inor Ez Etxerik Gabe” kanpainaren 25. urteurrena ospatu dugunez, egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek aurrera egiteko adorea ematen baitigute.
CARITAS GIPUZKOAk apustu sendoa egiten du pertsonen eskubideen alde: Etxe duin bat izateko eskubidearen alde. Osasun eskubidearen alde. Gizartebabeseko sistema izateko eskubidearen alde. Etxerik gabeko pertsonek ere eskubideak baitituzte. Beraz, defenda ditzagun!