EGIN DOHAINTZA EDO ELKARTU GURE LANAREKIN
Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.

CARITAS GIPUZKOA, Gipuzkoako gizartea bezala, oso kezkatuta dago Errusiaren inbasioak Ukrainan izaten ari den eraginagatik: baldintza kritikoetan bizi dira herritarrak. "Zuen laguntza behar dugu krisi humanitarioari aurre egiteko, eta gerrak kaltetutako pertsonei laguntzeko", adierazi du Tetiana Stawnychyk Caritas Ukrainako presidenteak.
CARITAS GIPUZKOAk, Espainiako Caritasen bidez, helaraziko dizkio jasotako dohaintzak Caritas Ukrainari. Laguntzak honako hauek izango dira: elikagaiak, ur edangarria, ostatu segurua, eta higiene-kitak. Baita pertsona zaurgarriak eremu seguruetara iristeko garraioa bermatzea ere. Era honetan euren senitartekoekin leku seguruan bat egin dezaten.
Ezein banku elkartutan egin ditzakezu dohaintzak: zatoz gure bulegoetara edo bete orrialde honetako inprimakia. #DonaUcrania
Desgrabatzea
DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASi egindako dohaintzek indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera desgrabatuko dute.