fbpx 2024ko eguberri kanpaina | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

“…eta bere lehen semea jaio zen, haurra oihaletan bildu eta askan etzan zuen, ostatuan ez baitzegoen beraientzako lekurik.” Lk 2, 6-7

Eta, oraindik ere, familia eta pertsona asko egunero ahalegintzen dira hemen, Gipuzkoan, euren etxea izateko.“

 

KANPAINA

EGIN DOHAINTZA

ABENDUAK 13-18: TAUPAGUNEA

Bigarren urtez, Caritas Gipuzkoa kalera irtengo da Gabonetan. Taupagunea, oraingoan, Donostiako Gipuzkoa plazan aurkituko duzue, herritarren, Caritaseko boluntarioen, gure zentro eta programetako erabiltzaileen eta langileen arteko topagunea bihurtuta.

Aurtengo Gabonetako kanpainaren leloari erreferentzia eginez, “Familia guztiontzako aterpea”, Taupaguneak guztion “etxea” izan nahi. Hau da, partekatzeko, galdetzeko eta elkar ezagutzeko tokia... Azken finean, elkar aberasteko gunea.

Abenduaren 13tik 18ra, Taupagunean honako hauek ezagutzeko aukera izango duzu: Miriam programa (emakumeentzako arreta integrala), Trintxer-Emeki, Sorabilla, Hotzaldi eta Bidelagun zentro eta programak (etxerik gabeko pertsonei zuzendutakoak), Altza-Baratzako lanbide-programa, Lurraldeko boluntarioak, Zubia etxebizitza programa, eta besteak beste, pertsona nagusi eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen bidelagun diren Gizaide eta Hurkoa fundazioak. Gainera, musika-emanaldiak, tailerrak eta sorpresa ugari izango dira, Taupagunea goiz eta arratsalde guztietan espazio bakar eta berezia bihurtuko dutenak. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.

Gora joan

ABENDUAK 20: GABONETAKO OSPAKIZUNA

Iaz usaimenari protagonismoa eman bagenion, aurten Caritas Gipuzkoako Gabonetako ospakizuna entzumenaren gozamenarako izan da.

"Zuek, gure Itxaropena" izenburupean, Juanjo Elezkano gitarra eta ahotsarekin gozatu genuen esanahiez eta sinboloz beteriko kontzertuarekin. Kontzertu-topaketa Aldapeta Maria ikastetxean izan zen.

Gora joan

ABENDUAK 20: KONTZERTU SOLIDARIOA

Gabonetan huts egiten ez duen beste hitzordu bat Caritas Gipuzkoaren aldeko kontzertu solidarioa da, Donostiako San Ignazio parrokian.

Emanaldian Mariaren Bihotza abesbatza, EMEBE Txiki abesbatza eta Donostiako Udal Txistulari Taldeak, Gipuzkoako Errioxaren Etxeak babesarekin, euren instrumentuak eta ahotsak batzen dituzte gure gizartearen pertsona ahulenen alde. Emanaldiaren ondoren bildutako dohaintza guztiak Caritas Gipuzkoaren programa eta zentro desberdinak finantzatzeko erabiliko dira.

Errezitaldia hunkigarria izan zen, eguberrietako kanta klasiko eta garaikidez osatuta. Taldeak Alain Aierdi Gurpegi (Mariaren Bihotza abesbatza), Aitor Arozena Muxika (Donostiako Udal Txistulari Banda) eta Jaione Santos Agirre (EMEBE Txiki abesbatza) zuzendu zituzten. Solista moduan Rafael Santos aritu zen.

 

Gora joan

ABENDUAK 28: MARTUTENEKO FUTBOL TXAPELKETA SOLIDARIOA

Hirugarren urtez, gaztetxoek Caritasekin bat egin dute Martutene KErekin elkarlanean antolatzen dugun III Futbol Txapelketa Solidarioan. Zazpi klubetako alebin eta benjamin nesken taldeek parte hartu zuten giro ona eta kiroltasuna nagusi den txapelketa honetan: CD S.A.N.S.E., Intxaurdi KE, Antigua-Luberri KE, Urnieta KE, SD Euskalduna, Allerru KE eta Martutene KE.

Kirolaz gain, opari-zozketak izan ziren, eta toaila eta galtzerdiak, higiene-produktuak eta kirol-arropa jaso genituen Hotzaldiko erabiltzaileentzat. Eta zein polita izan zen Errege Magoen pajea gurekin izatea!

Gora joan

URTARRILAK 5: OPIL SOLIDARIOA

Goiz hunkigarria izan zen eta, oraingoan, etxebizitza ezak haurtzaroan duen eraginari erreparatu genion bereziki.

Gozoa elkarteko artisauen lankidetzari esker, 1.500 opil zati eskaini genituen eta horietatik 1.400 saldu ziren. Bildutako diru guztia familiei zuzendutako etxebizitza-programei bideratuko da, bereziki Zubia eta alokairuak zein oinarrizko hornidurak ordaintzeko balio duten laguntza ekonomikoetara. Hemendik, mila esker, opil zati bat partekatzera hurbildu zineten guztioi. Gainerako 100 opil zatiak Aterpe jantoki sozialean eta Trintxer-Emeki egoitza-zentroan egunero bazkaltzen duten pertsonen postrea izan ziren.

Musika giro aparta izan genuen berrikuntza gisa, eguraldia lagun izan genuen goiz honetan. Txistularien doinuekin hasi ginen, jarraian Bi-Bost taldearen gabon-kantuekin. Zarautz-Andoaingo otxote eta dantza talde batek eguerdia alaitu zuten, opil zatia dastatzen genuen bitartean. Haur, gazte eta nagusi ugari hurbildu ziren familia askorentzat tradizio bihurtzen ari den ekitaldi honi bizia eta kolorea ematera. 

Azken finean, egun borobila, Caritasen boluntarioen inplikaziorik gabe ezinezkoa izango zena. Urtero bezala, arduraz eta mimoz, opilak zatitu, poltsatxoak prestatu eta euren irribarrerik zintzoena eskaini zuten Errege Eguna bezperan, Gipuzkoa plazan. 

Gora joan

QUIERO COLABORAR

En Caritas Gipuzkoa recogemos calcetines y toallas nuevas y útiles de higiene por Navidad. Son productos destinados a Hotzaldi y Aterpe, dos centros en los que pernoctan a diario personas sin hogar.

Si quieres colaborar organizando una recogida en tu centro escolar, empresa, asociación de vecinos, etc, no dudes en ponerte en contacto con Caritas Gipuzkoa. Recogemos calcetines y toallas, pero también jabón, esponjas, compresas, cepillos y pasta de dientes, espuma de afeitar, cuchillas… También son de utilidad prendas deportivas de vestir: pantalones de chándal, sudaderas, camiseta, o ropa interior nueva.

También puedes hacer un donativo económico que se destinará a financiar las distintas áreas y proyectos en que trabaja Caritas Gipuzkoa.
Bizum: 38029