
Gipuzkoan, etxebizitzaren krisiak kalean bizi direnei ez ezik, familia osoei ere eragiten die, zeinak neurrigabeko ahalegin ekonomikoa egin behar duten alokairua ordaindu ahal izateko.
Nayeliren historiak gogorarazten digu ez garela estatistikez ari, pertsonez baizik.
Duela bi urte eta erdi, Nayelik Nikaragua utzi zuen senarrarekin eta semearekin batera. Bere herrialdean, Nayeli Ingeleseko unibertsitate-ikasketak egiten ari zen, baina unibertsitatearen ustekabeko itxierak bere prestakuntza eten egin zuen. Nazioarteko erakundeek egindako txostenen arabera, Nikaraguako gobernuak 2018tik egin dituen murrizketek eta errepresioak eragin larria izan dute goi-mailako hezkuntzan, unibertsitateak itxi eta askatasun akademikoak mugatzea ekarri duelarik. Senarrak ere, erizain laguntzaile gisa trebatuta izanik, ez zuen bere lanbidean jarduterik lortu.
Nayeliren amak 13 urte eman zituen Donostian etxe barneko langile gisa osasun-arazo batek Nikaraguara itzultzera behartu zuen arte. Bere herrialdeko zailtasun ekonomikoez eta aukera mugatuez jabetuta, berak bultzatu zuen Nayeli migratzera, beste nonbait lan aukera hobeak aurkituko zituela eta bere semearentzat etorkizun oparoagoa bermatuko zuela sinetsita.
2022a zen. Amaren lagun batek etxean hartu zituen Nayeli eta bere familia, bizitoki-baimenik gabeko apartamentu txiki batean, eta han utzi zien zuen ohe bakarra. Horrela, hamaika hilabete eman zituzten, ordu solte batzuk lan egiten adinekoen zaintzan, baina aseguratuta egon gabe. Ezin zuten inongo gizarte laguntzarik jaso, erroldatuta ere ez zeudelako. Amaren laguna ere nikaraguarra zen, eta beldur zen etxean erregistratuz gero laurak kalean amaituko ote zuten.
Egun batean, norbaitek Caritasi buruz hitz egin zion Nayeliri. Berak, senarrak bezala, unibertsitateko ikasketak egin zituen, eta ez zuen inoiz pentsatu laguntza eskatu beharko zuenik. Intxaurrondoko Caritaseko bi boluntariok artatu zuten. Ondoan eseri eta entzun egin zuten. Ordurako, bere bizitzak beste bira bat emana zuen, etorkizun hobe baten bila are gehiago bultzatzen zuena: Amaia txikia bidean zetorren.
Handik aste batzuetara, senarra Altza-Baratzan, Caritaseko baratze okupazionalean, laguntzen hasi zen. Bertan, astean hiru egunetan, produktuak ereiten eta biltzen ditu, eta, bide batez, lanbide bat ikasten du, akaso etorkizunean lan-aukeraren bat emango diona. Bestalde, Nayelik geriatriako laguntzaile izateko ikastaro batean eman zuen izena. Lanbide hori oso gustuko du, eta titulu soziosanitarioa lortzeko eta bere prestakuntza homologatzeko lan egitera bultzatzen du.
Ahalegin handia egiten ari zen, eta, bitartean, Zubia etxebizitza-programako hezitzaile bat Nayelirekin harremanetan jarri zen. Caritasen pisuetako bat libre geratu zen eta aldi baterako eskaini zioten. Bertan bizitzen jarri eta gutxira, Amaia jaio zen. Gaur egun, lau hilabete ditu.
Zailtasunak zailtasun, Nayeli pozik dago. Hilabete honetan bertan amaituko dute euren administrazio-egoera erregularizatzeko prozesua. Baliteke senarrak ordukako lan bat lortzea, eta urte hasieran ikastaro soziosanitariorako deialdi berri bat irekitzea espero da, non Nayelik izena eman nahi duen. Bere alaba osasuntsu dago eta bere semeak, laster 7 urte beteko dituenak, Donostiara iritsi zireneko eskola berean jarraitu nahi du, nahiz eta orain goizero bi autobus hartzera behartzen duen. Nayelik argi du horrek hirian errotzen ari dela erakusten duela, eta berarekin batera, familiako gainerako kideak ere bai.
ez zuen inoiz pentsatu laguntza eskatu beharko zuenik.
Intxaurrondoko Caritaseko bi boluntariok artatu zuten. Ondoan eseri eta entzun egin zuten.
Gipuzkoan, etxebizitzaren krisiak kalean bizi direnei ez ezik, familia osoei ere eragiten die, zeinak neurrigabeko ahalegin ekonomikoa egin behar duten alokairua ordaindu ahal izateko. Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txostenaren arabera, Euskadin alokairu libreko etxebizitzetan bizi diren pertsonen %74,8k diru-sarreren %30 baino gehiago bideratzen dute errenta ordaintzera, hots, 32.000 familia baino gehiagok. Hilean 1.268 euroko batez besteko diru-sarrerekin, familia horiek erronka etengabeari egin behar diote aurre etxebizitza baldintza egokietan mantentzeko.
Egoera bereziki kezkagarria da Nayelirena bezalako familientzat, gaur egun Caritasek aldi baterako utzitako etxebizitza batean bizi dena. Laguntza honek momentuan arnasa eman badie ere, etorkizunari buruzko ziurgabetasuna nabarmena da, alokairu libreko merkatuak ia gaindiezinak diren oztopoak ezartzen baitizkie baliabide ekonomiko mugatuak dituztenei.
Nahiz eta gizarte-laguntzek, hala nola DSBEak edo udal-prestazioek, egoera horretan dauden hiru familiatik biri laguntzen egiten dien, ez dira nahikoa diru-sarreren eta gastuen arteko arraila gainditzeko. Eustaten datuen arabera, Gipuzkoako etxebizitza librearen metro koadroko batez besteko prezioa 3.664 eurokoa izan zen 2024ko urrian, eta gehieneko historiko horrek are gehiago larritzen du etxebizitzaren arazoa, bereziki bazterketa egoeran dauden familientzat.
Etxegabetasunean pentsatzen dugunean, kalean bizi ohi den pertsona bat irudikatzen dugu, gehienetan, gizonezkoa. Hala ere, ezin dugu alde batera utzi familia osoen errealitatea, haietako asko beren ardurapean adingabeak dituztenak eta etxe duinik ez dutenak.
Gipuzkoako Caritasen orain arte ikusezina zen arazo bat identifikatu dugu: kalean bizi diren edo bizitzeko arriskuan dauden eta haurrak dituzten familiak. Horri gehitu behar zaio etxebizitza partekatuetan, alokatutako edo lagatako geletan halanola bizi direnen egoera latza, bizi baldintza prekarioei aurre eginez.
Nayeliren istorioa krisi sakonago baten isla da. Beste familia askok bezala, bere herrialdea utzi behar izan zuen segurtasuna eta bizitzeko aukeren bila. Hona iristerakoan, ordea, oztopo legal eta sozialak aurkitu zituen: hamaika hilabete erroldatu gabe hamaika hilabete inongo oinarrizko laguntza, osasun laguntza edo gizarte prestaziorik jasotzeko aukerarik gabe dira.
2022ko Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterketari buruzko inkestak adierazten du biztanleriaren %9,7 dagoela bazterkeria-egoera larrian, eta %6,4, berriz, bazterkeria moderatuan. Horrek esan nahi du Gipuzkoako biztaleriaren %16,1ek gizartean erabat integratzeko zailtasun nabarmenak dituela.
Nayeliren historiak gogorarazten digu ez garela estatistikez ari, pertsonez baizik. Egonkortasuna aurkitzeko eta familiarentzat etorkizuna eraikitzeko egiten duen borrokak etxebizitza duina izateko aukera bermatzeko premia islatzen du, oinarrizko eskubide gisa. Gizarte-bazterkeriaren eta bizitegi-prekarietatearen aurkako borroka ez da soilik politika publikoen erronka, gizarte osoarena baizik.
Francisco aita santuak 2018ko Pertsona Pobreen II. Mundu Jardunaldian esan zuen: "etxe bat izatea giza duintasunerako funtsezkoa da ". Gabon hauetan, Nazareteko Jesus bera ere prekarietatean jaio zela gogoratzen dugu, atseden hartzeko leku duinik gabe: "... lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik" (Lk 2, 6-7). Familia migratzaile honen historiak Kristoren aurpegiari begiratzera eta bere errealitatearekin aktiboki konprometitzera gonbidatzen gaitu. Francisco aita santuak ondo gogoratzen digunez, "hitzetatik ekintza zehatzetara pasatzeko garaia da".
Caritas Gipuzkoa gizarte-bazterketa egoeran eta bizitegi-bazterketa arriskuan dauden familiekin.
Caritas Gipuzkoak aktiboki egiten du lan ezegonkortasun egoeran eta bizitegi-bazterketa arriskuan dauden familien bidelaguntzan. Zubia programak 19 etxebizitzako sarea kudeatzen du, familiei aldi baterako etxebizitza eskainiz, euren bizitza berreraiki bitartean egonkortasun espazioa izan dezaten. Gainera, parrokietako Caritas sarearen bitartez, laguntza ekonomikoak helarazten zaizkie familiei etxebizitzarekin lotutako neurrigabeko gastuei aurre egin diezaieten. 2023an, adibidez, Caritas Gipuzkoak familiei zuzenean emandako diru-laguntzen %30 etxebizitzarekin zerikusia duten gastuei aurre egiteko eman ziren, hala nola, alokairua edota elektrizitate edo ur-horniketak.
Halaber, Caritasek kualifikazioa eta enplegurako sarbidea sustatzen duten okupazio-programak (baratzeak) eta, besteak beste, geriatria, sukaldaritza eta lehen-sorospen prestakuntza-tailerrak bultzatzen ditu (Miriam programa), eta horiek funtsezkoak dira autonomiarantz eta gizarteratzerantz aurrera egiteko.
Zer proposatzen diegu administrazio publikoei?
Etxebideren txostenaren arabera, alokairuko etxebizitza babestuen eskaerek nabarmen egin dute gora azken urteetan, batez ere emakumeen artean, eskaera horien %45,4 baitira. Funtsezkoa da alokairu babestuaren eskaintza zabaltzea, diru-sarrera txikienak dituzten familiak eta gizarte-bazterkeriako egoeran daudenak lehenetsiz.
Etxebizitzarako Prestazio Osagarriak (EPO) bazterkeria-egoeran dauden familia askori mesede egiten badie ere, oraindik ez da nahikoa alokairu libreko merkatuko diru-sarreren eta gastuen arteko aldeari aurre egiteko. Funtsezkoa da EPOari bideratutako aurrekontua handitzea, familia gehiagok laguntza hori jaso ahal izatea bermatzeko. Gainera, ezinbestekoa da administrazio izapideak erraztea, familia ahulenek laguntza hori modu egoki eta eraginkorrean jasotzeko prozesua arinduz, bizitegi bazterketa egoeretan eror ez daitezen.
Bizitegi bazterketa ez da solik arazo ekonomiko bat, justizia sozialeko arazoa ere bada. Sentsibilizazio kanpainak sustatu behar dira, Nayeliren moduko familien errealitateak erakusteko eta arazo horiei aurre egiteko konpromiso kolektiboa bultzatzeko.
Eta gizarteari: Zuk, zer egin dezakezu?
Caritas edo Caritas bezalako erakundeei dohaintza bat eginez lagundu, bizitegi-bazterketako egoeran dauden familiei etxe duina bermatzeko lan egiten dituztenak. Ekarpen bakoitza, txikia bada ere, aukerak eta egonkortasuna eskaintzen laguntzen du.
Zure denbora eman egoera zailak bizi dituzten familiei laguntzen. Zure laguntza integratzeko funtsezkoa izan daiteke, okupazio-programetan, hezkuntza-programetan edo gizarte-laguntzako programetan lagunduz.
Etxebizitza huts bat baduzu, kontuan hartu alokairu sozialera bideratzeko aukera, behar dutenei espazio seguru bat eskainiz.
Egoitza bazterkeriako egoeran dauden pertsonekiko enpatia eta elkartasuna sustatzen duten mezuak partekatzen eta zabaltzen. Gizartea mobilizatzea bilatzen duten jarduera eta ekitaldietan parte hartu. Sentsibilizazioa funtsezkoa da estigmak hausteko eta familia askok dituzten zailtasunei buruzko ulermen handiagoa sustatzeko.
Egizu bat etxebizitza arloan politika publiko inklusiboagoak eta bidezkoagoak sustatzen dituzten herri ekimen edo plataformekin. Zure ahotsa aldaketa motorra izan daiteke, pertsona guztientzako etxe duin baterako sarbidea bermatzeko.