ATZERRITARREI BURUZKO LEGEA

Ezinbestekoa da lege honen zenbait eduki ezagutu eta ulertzea, gure Parroki eta zerbitzuetara hurbiltzen diren atzerritarrei informazio egokia eskaintzeko.
Helburuak
- Guregana jotzen duten pertsonei bereziki eragiten dien lege honen zenbait oinarrizko kontzeptu ezagutu eta ulertzea.
- Esparru juridikoak ezagutu eta ulertzea, guregana jotzen duten pertsonekin egoki kokatzeko.
- Iristen zaizkigun kasuistikak konpartitzea, beti ere gizarte arloko boluntario eta teknikari garela kontutan hartua, aholkularitza juridikoaren eginkizuna Caritasen programa horretan baitago.
Orrialde honetan, atzerritartasunari buruzko legearen inguruan, hurrengo hilabeteetan egingo ditugun prestakuntza-saioetan erabiliko ditugun materialak hemen jarriko ditugu, zuren eguneroko jardunean lagungarri izango direlakoa.
Eskuragai dituzu dagoeneko, erabilera-gida, edukien aurkibidea eta martxoko saio honetan erabiliko ditugun lehen bi Power Pointak (aldi baterako egonaldiak eta egoitzak).
Gehiago sakontzeko, saio hauetarako gida den orrialde honetara jo dezakezu:
http://www.nadiesinfuturo.org/especiales/guia-practica-de-legislacion-sobre/
Egutegia
1. saioa: oinarrizko ezagutzak.
Donostian, martxoaren 12an, 16:00etan.
Arrasaten, martxoaren 19an, 16:00etan.
Azpeitian, apirilaren 16an (asteartea), 18:00etan, Basazabal Jauregian (Enparan 18).
2. saioa: aldi baterako egoitza, errotzeagatik.
Donostian, apirilaren 23an, 16:00etan. Camino kaleko 3an, Donostian (Miriam programa)
Arrasaten, maiatzaren 14an, 16:00etan. Arrasate kalea, 8
3. saioa: familia berriz elkartzea.
Donostian, maiatzaren 21ean, 16:00etan. Camino kaleko 3an, Donostian (Miriam programa)