fbpx Atzerritarren erregelamenduaren aldaketak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

Atzerritarren erregelamenduaren aldaketak

2024ko Azaroan, Espainiako Gobernuak Atzerritarren Arautegian aldaketak egin ditu. Prozesu hau gertutik jarraitu du Caritas, Andalucía Acoge, CEAR, Fundación CEPAIM, Red Acoge eta Migratzaileen Jesuiten Zerbitzua elkarteek osatutako aliantzak eta, gure ustez, argi-ilunekin amaitu da.

Alde positiboen artean, bisen garapenak jatorrizko herrialdetik beharrezko bizileku eta lan-baimenekin Espainiara iristea erraztuko duela nabarmendu dezakegu. Baina, bestetik, eta beste alderdi batzuen artean, kezkaz ikusten ditugu Asilo Arautegi berriak asilo-eskaera ukatu zaien milaka pertsonentzat ekarriko dituen ondorio larriak.

 

Xehetasun guztiak zehatz-mehatz ezagutzeko eta horien ondorioetan sakontzeko, 2024ko abenduaren 10ean Miriam Programaren egoitzan bi orduko tailer bat egin zen, Abdoulaye Guede Caritas Gipuzkoako aholkulari juridikoak emana.

Bi dokumentu erantsi dizkizuegu:

1. – Atzerritarrei buruzko Erregelamenduan iragarritako aldaketak.

2. – Tailerrean erabilitako aurkezpena.