fbpx DATU PERTSONALEI BURUZKO INFORMAZIO-POLITIKA: LANGILEAK HAUTATZEA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

DATU PERTSONALEI BURUZKO INFORMAZIO-POLITIKA: LANGILEAK HAUTATZEA  

Arduraduna

Nor da zure datuak tratatzearen arduraduna?

Donostiako Elizbarrutiko Caritas
IFK: G20057840
Helbide postala: Salamanca pasealekua 2-solairuartea, 20003, Donostia (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: datubabesa@caritasgi.org


Helburua

Zertarako tratatuko ditugu zure datuak?

Langileak hautatzeari buruzko informazio pertsonala kudeatuko dugu, lanpostuak hornitzeko eta lan-poltsa eratzeko.


Legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Lanpostuak hautatzeko kontratu aurreko harremana eta lan-poltsa eratzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1.b) eta 6.1.f) artikuluen arabera, hurrenez hurren.


Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Datu pertsonalak ez zaizkie lagako hirugarrenei edo erakundeei, non eta beharrezkoa ez den legez ezarritako obligazioak betetzeko, bai eta, hala balitz, zerbitzuen kanpoko hornitzaileei euskarria emateko ere.


Nazioarteko transferentziak

Zure datuak transferituko al dira Europar Batasunetik kanpora?

Informazioa MICROSOFT AZURE zerbitzuaren bidez kudeatuko da, zerbitzariak Europar Batasunean daude eta Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onartutako kontratu-baldintzen mende dago.


Iraupena

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak hautapen-prozesua burutu arte gordeko dira, eta gehienez bi urtean lan-poltsarako, eta hortik aurrera blokeatuta egongo dira, zerbitzuko obligaziotik betetzetik edo datu pertsonalak tratatzetik letozkeen erantzukizunetatik libre.


Eskubideak

Zure datuak ematen dizkiguzunean zer eskubide dituzu?

DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS zure datu pertsonalak tratatzen ari den jakiteko eskubidea duzu.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzendu daitezen edo ezaba daitezen eskatzeko, bildu ziren helburuetarako beharrezkoak izateari utzi diotenean, beste arrazoi batzuen artean.

Zenbait egoeratan, zure datuen tratamendua mugatzeko edo eteteko eska dezakezu, eta orduan erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko bakarrik gordeko ditugu.

Tratamendua zure baimenean oinarritzen denean, hura ezeztatzea eska dezakezu, eta ezeztapenak ez dio eragingo ordura arteko tratamenduari.

Zure eskubideez baliatzeko, bidali eskaera DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS, Salamanca pasealekua 2-solairuartea, 2003, Donostia (Gipuzkoa) helbide postalera, edo helbide elektroniko honetara: datubabesa@caritasgi.org. Halaber, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, batik bat zure eskubideez baliatzean ados geratu ez bazara www.aepd.es web-orrian adierazitako helbide postalean eta/edo elektronikoan.


Segurtasuna

Segurtasuna Datuak modu konfidentzialean tratatuko dira, segurtasun tekniko egokien barruan, aldatu ez daitezen, eta ezta galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskuratu ere.