fbpx Eguberriko kanpaina 2021 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

Construimos una comunidad que vive

y protege
, construye y propone
hermanada
y se compromete con la vida
DOHAINTZA

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta, berriro ere, gure kanpainak samariar onaren bidea jorratzera gonbidatzen gaitu. Bide horrek bizitza martxan izatea amesten du, oinak eta eskuak nahigabearekin konprometuak, bai eta samurtasunez eta errukiz beteak.

CARITAS GIPUZKOAk samariar horren hariari tiratzen dio gure anaitasunaren zentzua argitzeko eta pertsona pobreenen zainketaneta duintasunean konprometitzeko. Gure kanpainak hiru elkartasun-ekintza proposatzen dizkizu, bizi eta bizia ematen duen komunitate bat eraikitzeko, azken batean, Berri Ona.

ETA AURTENGO GABONETAN, DUINTASUNAEMAN AHAL IZANGO BAZENU?

Caritas Gipuzkoak pertsonen autonomiaren eta duintasunaren aldeko apustua egiten du, eurek aukera dezaten euren beharren eta ohituren arabera, zer eta nola elikatu. Egin ezazu dohaintza bat familien otarra betetzeko.

#EmanDuintasuna #EmanDesberdin gure web orriaren bitartez, telefonoz 943440744ra deituta edo BIZUM 38029 zenbakira.

KARTELA -PDF 1MB-

LAGUNDU ETXERIK GABEKO PERTSONENTZAKO GAUEKO ZENTROEI

HOTZALDI eta ATERPE zentroek dozenaka lagun artatzen dituzte. Pertsona horiek, bizitzeko leku eta proiektu duina izateaz gain, zenbait tresna pertsonal behar dituzte, eta horretarako laguntza eskatzen dizugu. Oparitu galtzerdi eta toaila berriak, baita etxerik gabeko pertsonek gure zentroetan behar dituzten higiene pertsonaleko produktuak ere.

KARTELA -PDF 160KB-

Venimos de celebrar, en nuestra campaña de septiembre “Una comunidad que sueña”, donde el Papa Francisco nos animaba a soñar juntos una fraternidad universal.

Se acercan las navidades y de nuevo, nuestra campaña nos invita a recorrer el camino al estilo de este hombre samaritano que no sueña dormido una vida distinta y mejor, sino que la sueña en marcha, con los pies y las manos llenas de barro, de dolor compartido y de indignación, pero también con pies y manos que pisan y acarician con ternura y compasión.

Animados por este Espíritu que da la luz a estos valores, dignidad y cuidado y con ese mismo talante que conlleva parar, sanar e involucrar a otras personas en la tarea de recuperar la dignidad de la persona abandonada y herida, recorremos este camino de adviento que da pie a la Navidad.

Construimos una comunidad que vive.

CAMPAÑA NAVIDAD 2021

Formulario donativos

Eraiki dezagula pertsona guztien duintasuna eta giza eskubideak egiaz bizi dituen eta babesten dituen komunitate bat, pertsonen bizitzaz arduratuko dena, pertsona horiek dituzten prozesuetan lagunduz, eguneroko egoera bidegabeak salatuz, eta aukerak eta etorkizuna ahalbidetzeko lan eginez.

Eraiki dezagula bizitzeko estilo solidarioagoa eta inklusiboagoa egiaz bizi duen komunitate bat, gizarteari egiten dion ekarpenarekin bizi-estilo solidarioago eta inklusiboago hori eraiki eta proposatzen duena; pertsonen aniztasuna aintzat hartuta elkarrizketarako eta topaketarako guneak eragiten dituena; konfiantza, adiskidetasuna eta senidetasuna sortzen dituena; eta gure munduko oinazeari, pobreziari, bakardadeari nahiz indibidualismoari bizkarra eman nahi ez diona.

Eraiki dezagula Kreazioarekin senidetuta bizi den komunitate bat, guztion etxeaden mundu hau hobeto zaindu beharraren kontzientzia hartzeko urratsak emango dituena, kontsumo-ohiturak berrikusiz eta keinu errazak eginez, bere buruarekin eta ingurunearekin harmonia handiagoan bizitzeko.

Errealitateaz arduratzen dena da bizitzarekin konprometituta dagoen komunitatea. Samariarra errealitateaz arduratu zen, hurbildu zen, zauriaksendatu zituen eta bere denbora, ezagutza eta baliabideak partekatu zituen. Ez zuen horrekin amaitu, ordea. Beste pertsona batzuengana laguntza eske joan zen, zaindu eta laguntzeko eginkizun hartan parte har zezaten. Beste pertsona zauritu haren biziak berriro ere bizitzan bere bideari heltzen ziola ziurtatu arte inplikatu zen. Bizibe rritu egin zuen. Zutik jarri zuen, eta bidean jarri zuen. Duintasuna emanzion.

Zauritutako gizon harekin, ostalariarekin eta han laguntzera joandakoekin sortuzuen sare hura proiektu bihurtu zen, zauritutako pertsona guztien bizitza biziberritzeko. Zaintza eta laguntza hori eraldatzailea da: gizatiartu egiten ditu bertan inplikatzen diren guztiak, eta bizi berria ematen dio bizitzari, komunitate zentzu berri batekin.

CARITAS GIPUZKOAK senidetasunaren zentzua interpreta dezagun eta komunitate gisa inplika gaitezen, artatzen ditugun pertsonen zaintzan etaduintasunean. Gure kanpainak, elkartasunezko hiru ekintzaren bidez, komunitate berri bat eraiki nahi du: bizitza, bizitza ona eta Berri Ona bizitzen dituen eta ematen dituen komunitate bat.