fbpx Zer gizarte eredu nahi duzu? | Caritas Gipuzkoa Skip to main content


Euskal biztanleriaren erdia baino gehiago ondo integratuta dago, baina ia %35 hauskortasun egoeran bizi da.


Pobrezia ekonomikoaren atalasearen gainetik dauden familiak dira, baina, hala ere, gizarte-bazterketan erortzeko zorian daude.

Euskadiko gizarte-bazterketari buruzko FOESSA txostenak kanpotik egonkorra dirudien, baina barrutik arrakalaz beteta dagoen gizartea erakusten digu. Krisiaren ondoren bazterketarik larriena jaitsi da, bai; baina gero eta jende gehiago bizi da "mugan", hilaren amaierara ez iristeko beldur etengabearekin edo ustekabeko zerbaitek dena hankaz gora jarriko duen beldurrez. Gure kaleen argazkia polita izan daiteke, baina arreta jarriz gero, zerbait erabat ondo ez dagoela ikusten da.

Gizarte-bazterketak Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %11,8ri eragiten dio, eta horren barruan, %3,8 bazterketa larrian bizi da (84.000 pertsona inguru, Errenteriako errolda osoa baino gehiago). 2018arekin alderatuta, hobekuntzak egon dira: bazterketarik gogorrena jaitsi da eta tasa orokorra ere bai. Baina adi: integrazio prekarioa %34,7raino igo da (766.000 pertsona inguru, Gipuzkoa osoa baino gehiago). Txostenak “prekaritatearen espazioaren zabaltzea” deitzen dio horri.

Biztanleriaren erdia baino gehiago (%53,5) ondo integratuta dago, baina %34,7 egoera ahulean bizi da: gizartearen barruan, baina laneko ezegonkortasun arazoekin (prekariotasuna, behin-behinekotasuna…), etxebizitzan bazterketa-ezaugarriak dituztela (logela partekatuetan bizi diren familiak, etxea behar bezala berotu ezin dutenak, kontraturik ez dutenak), edo, besteak beste, behar duten botikaren gastuei aurre egin ezin dietenak... Pobrezia ekonomikoaren atalasearen gainetik dauden familiak dira, baina dituzten zailtasunek gizarte-bazterketarantz erortzeko arriskuan jartzen dituzte.

"Benetako komunitatea mahaikide guztiek toki bera dutenean eraikitzen da. Karitatea ez da limosna; duintasuna berrezartzen duen justizia da."
Leon XIV. aita santua
Nork pairatzen du gehien?

Pobrezia larrian dauden etxeek (ia guztiak bazterketa egoeran), diru-sarrerarik gabekoek (%92), enplegua bilatzen ari direnek (%78) eta atzerritar jatorriko pertsona buru duten etxeek (%43). Kezkagarria da: bazterketaren %65 haurrak dituzten etxeetan gertatzen da, eta atzerritar jatorriko 10 pertsonatik 4 bazterketa-egoeran daude.

FOESSAk gehien hazten ari den bazterketa-ardatzari ere arreta jartzen dio: politika-herritartasunarena (%38,5). Batez ere, parte-hartze politikorik ez izatea (%23) da arazoa, eta horrek pertsona askori eguneroko bizitzan eragiten dieten erabakietan eragiteko aukerarik gabe uzten ditu. Jakina, errealitate horrek migratzaile jatorria dutenei eragiten die bereziki.

Eta ez da parte-hartzerik eza bakarrik: gizarte-arrakala sakona dago. Bazterketa-egoeran dauden etxeen %15ek gizarte-isolamendua pairatzen du: bakarrik bizi dira, gaixotasunaren edo zailtasunen aurrean laguntzarik gabe. Euskal etxeen arteko elkar-laguntza %76tik (2018) %44ra (2021) jaitsi da, eta horrek gehien behar dutenen bakardade estrukturala agerian uzten du.

Hala ere, aurrerapenak ere badaude: Gutxieneko Diru Sarrera + Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak benetako pobrezian daudenen %97,8 estaltzen dute. Baina, hala eta guztiz ere, 2024an, 5 etxetik batek ezin izan zien aurre egin ustekabeko gastuei; %18k ezin izan zuen astebeteko oporrik hartu, eta %16k ezin izan zituen altzari zaharrak ordezkatu.

Eta orain zer?

Ez da alarmismoa; arreta-deia baizik. Euskadiko Bazterketa eta Garapen Sozialari buruzko FOESSA txostenetik ondorioztatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-sistema ona dugula eta Espainiako Estatuko batez bestekoak baino datu hobeak ditugula. Hala ere, lortutako aurrerapenei itzala egiten dieten prekaritate-zantzuak badaude.

Horregatik, txostenak gizarte-itun berri baten beharra azpimarratzen du, ertzetara begiratuko duena: pertsona guztientzako etxebizitza duina, migratzaileentzako eskubide osoak, haurren babes handiagoa, eta benetako parte-hartzea, inor kanpoan gera ez dadin.

"Gaur 'bazterketaren eta desberdintasunaren ekonomiari ez' esan behar diogu. Ekonomia horrek hil egiten du. [...] Hegazkinaren aginteak turbinak pizten dituen bezala hegazkina mugiarazteko, karitateak dena mugitzen du."
Francisco aita santua

Gure kristau nortasunetik, oinarrian senidetasun-maitasuna duena, errealitate honek sakonki hunkitzen gaitu. Caritas Gipuzkoan, Osasun Pastoraltzan, Espetxe Pastoraltzan, Pertsona Migratzaileen Pastoraltzan eta Donostiako Elizbarrutian batera, ehunka lagunek —profesionalek eta boluntarioek— egunero egiten dugu lan entzutea eta bidelaguntza oinarri hartuta. Boluntariotza eta konpromisoa sustatzen ditugu fedez eta itxaropenez, norabide berean elkarrekin ibiltzen bagara justizia sozialean aurrera egiten jarrai dezakegula eta pertsona guztientzat aukerak sortzen jarrai dezakegula sinetsita.

¿Qué proponemos a las administraciones públicas?

1 La pobreza encubierta pasa muy desapercibida en las estadísticas oficiales, pero es una realidad... muchas [personas racializadas] son excluidas de ofertas de vivienda en alquiler... También se les exigía condiciones mucho más duras para acceder a una vivienda en alquiler.” Fundación Manu Robles-Arangiz (2022). El problema de la vivienda en Hego Euskal Herria: diagnóstico y alternativas, pp. 9-11.
Disponible en: https://mrafundazioa.eus/es/centro-de-documentacion/estudios/estudios-43-el-problema-de-la-vivienda-en-hego-euskal-herria-diagnostico-y-alternativas/@@download/file

2 Exclusión del padrón y vulneración de derechos según el Ararteko
Ararteko (2022). Informe anual del Ararteko al Parlamento Vasco 2021. Vitoria-Gasteiz: Ararteko. pp. 248–250.
Disponible en: https://www.ararteko.eus/sites/default/files/alfresco/documents/Informe%20anual%20del%20Ararteko%20al%20Parlamento%20Vasco%202021.pdf

3 La denuncia sobre la mercantilización del padrón y el pago por empadronarse no solo ha sido realizada por CEAR, sino también por numerosas plataformas sociales, entidades de apoyo a personas migrantes y redes ciudadanas en diferentes territorios del Estado, como València Acull, Terrassa Sense Murs, Jarit, la Red de Entidades para el Padrón y otras, tal como documentan medios como El Salto Diario y El País.
El Salto Diario: https://www.elsaltodiario.com/migracion/empadronamiento-sin-domicilio-fijo-negocio-derecho-ayuntamientos-se-niegan-reconocer

El País (Podcast y reportajes): https://elpais.com/podcasts/hoy-en-el-pais/2024-12-09/podcast-empadronarse-del-derecho-basico-al-mercado-negro.html

El País (noticia sobre entidades y trabas al padrón, Cataluña): https://elpais.com/espana/catalunya/2024-06-28/las-entidades-alertan-de-que-crecen-las-dificultades-para-obtener-el-padron-en-al-menos-37-municipios-poner-impedimentos-es-vulnerar-derechos.html

4 “La exclusión residencial grave afecta especialmente a las personas que residen en viviendas inseguras o inadecuadas, incluyendo quienes carecen de contrato legal de alquiler, viven en habitaciones realquiladas o en situaciones de hacinamiento.”
Emakunde (2022). La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género, pp. 15-18.
Disponible en: https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes/es_emakunde/adjuntos/informe.37.exclusion_residencial_grave.pdf

5 Observatorio Vasco de la Vivienda. (2024). Estadísticas y datos del mercado de alquiler en Euskadi. Gobierno Vasco.
Disponible en: https://observatoriovivienda.euskadi.eus/x39-ovhome/es/

6 Observatorio Vasco de la Vivienda. (2024). Informe sobre la demanda de vivienda en Euskadi. Gobierno Vasco. Resumido en EITB (2024, 4 de diciembre): "La carestía de los alquileres provoca que el número de inscritos en Etxebide suba un 46% en año y medio".
Disponible en: https://observatoriovivienda.euskadi.eus/x39-ovhome/es/

7 Observatorio Vasco de la Vivienda. (2024). Informe sobre la demanda de vivienda en Euskadi. Gobierno Vasco. Resumido en EITB (2024, 4 de diciembre): "La carestía de los alquileres provoca que el número de inscritos en Etxebide suba un 46% en año y medio".
Disponible en: https://observatoriovivienda.euskadi.eus/x39-ovhome/es/