TAILERRA: “GURE GIZARTE-NORTASUNA”
RETOS QUE SE NOS PLANTEAN EN LA
ACCIÓN CARITATIVA Y SOCIAL
Ez da berria Caritasekook pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokan konprometitutako pertsonak garela. Gaur egun ez da gure misioa aldatu; CARITAS konfederazioaren misioa ez da azken 75 urteetan aldatu. Baina maiz aldatzen da —eta garai honetan begi-bistakoa da—, gure misioari erantzuteko testuingurua.
Hura zehazteko moduak, zein xehetasuni erreparatu eta une bakoitzean agertzen diren erronkak. Horixe da une honetan dugun desafioa: injustizia eta sufrimendu errealitateak irakurtzen jakitea, eta Elizaren Doktrina Sozialaren balioetatik erantzuten jakitea.
Irailean hasitako bideari jarraituz, hurrengo hiruhilekoan berriz heltzeko dokumentu bat proposatzen dizugu: Espainiako Caritasek idatzitako Los retos de la acción de Caritas en los procesos de inclusió” (Caritasen ekintzaren erronkak gizarteratze-prozesuetan); bigarren kapitulua irakurriko dugu
Helburuak
Dokumentuan gure eliza-identitatearen elementuak aztertzea: eredua, balioak, begiradak...
- Elementu horiek zehaztu eta izendatzea, gure akonpainamendu soziala gidatuko duten balio gisa.
- Aldaketa txikiak egitea jarduera zehatzetan, erakundea bideratzeko Elizaren gizarte-pentsamendua kokatzen duen helbururantz.
Metodologia eta denbora-tarteak
Pertsona bakoitza autonomoa da irakurtzeko tarteak kudeatzeko; norberari baitagokio hori. Hala ere, aberasgarria da irakurketa-taldeak antolatzea, gutxienez hiru hilean behin, irakurketa pertsonalek iradokitzen dutena partekatzeko eta, hartara, gure misioaren identitatea finkatzeko. Horrela, topaguneak eta ikasteko guneak sortzeko konpromisoa betetzen dugu, eta, ondorioz, gure nortasuna indartu.
Hemen duzu iradokitzen dizugun liburuaren PDFa.