Elikadura Iraunkorraren Egunean, esperientzia bat partekatu genuen, eta ikusi genuen elikagaien tokiko ekoizpenak lagundu dezakeela elikadura egokia bermatzen, nutrizioa hobetzen eta Bangladesheko haurren eta gazteen autonomia indartzen. Caritas Gipuzkoak babestutako San Guido María Conforti proiektuaz ari gara, eta Bakarme Odriozolak hiru hilabetez lagundu du proiektu horretan 2026. urtearen hasieran.
Uda honetan, Caritas Gipuzkoak sarritan gure egunerokotasunetik kanpo geratzen diren errealitateetara hurbiltzeko esperientzia eskaintzen die gazteei: bakardadea, etxerik eza, prekarietatea, migrazioa, desberdintasuna edo berriro hasteko leku baten bilaketa.
Bost egunez bizitza, galderak eta jarduerak partekatuko ditugu. Caritasen proiektu batzuk ezagutuko ditugu, topaguneetan parte hartuko dugu eta estatistika batean, albiste batean edo Instagram edo TikTok bideo batean azaltzen ez diren istorio jakin batzuen zartadak unkituko gaitu.
Afrikaren Eguna dela eta, Gipuzkoako Caritas pobreziak, indarkeriak eta aukera faltak markatutako testuinguruetan bizi diren haur eta gazte afrikarren errealitatera hurbildu nahi du. Oraingo honetan, Hego Kivun jarriko dugu begirada, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean; Hamarkadak dira gatazka armatuak eta urrea edo diamanteak bezalako aberastasun naturalen kontrolaren inguruko lehiak ingurua baldintzatzen dutela.
Caritas Gipuzkoa nazioarteko lankidetzaren esparruan hainbat proiektu babesten ditu, oinarrizko azpiegiturak —etxebizitzak, osasun-zentroak eta eskolak— zein gizarte, hezkuntza eta prestakuntza arloko ekimenak indartuz, besteak beste beka eta mikrokredituen bidez.
Gaur egun, Afrikan, Karibean, Latinoamerikan eta Bangladesh-en, Asian, garatzen diren proiektuak laguntzen ditugu. Gure lana tokian tokiko Elizaren autonomia indartzean eta lurraldean bertan dauden eragileekin elkarlanean oinarritzen da, pertsona ahulenen beharrei erantzuteko helburuarekin.
Atsekabe handiz, Donostiako Elizbarrutiko Caritasetik gure atsekaberik zintzoena adierazi nahi dugu Jose Maria Segura Zurbano jaunaren heriotzagatik. Bi hamarkada baino gehiagoz gure erakundeko zuzendari izan zen haren entrega, ikuspegi eta konpromisoak gure erakundean arrastoa utzi zuten.
Batzar hau garai latzetan ospatzen dugu, ziurgabetasunez jositakoak, non gizarte-polarizazioa agerian geratzen den eta desberdintasuna egituratzen den. Eta, hala ere, Gipuzkoako Caritas osatzen dugunok oraindik ere uste dugu itxaropena sortzea posible dela. Izan ere, Javier Vitoriak esango lukeen bezala, «itxaropena ez da tunelaren amaierako argia, amaiera ikusten ez denean ibiltzeko erabakia baizik».
Caritas Gipuzkoak esperientzia eraldatzaile batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu: auzolandegiak. Askotan ikusi ezin dena ikusteko aukera: gizarte-bazterketa. Erronka kolektiboa, konpromisotik abiatuta ulertzeko, jarduteko eta etorkizuna eraikitzeko.
ZER PROPOSATZEN DIZUGU?
Bost egunez, inplikatzeko gogoa duten 15 laguneko taldeko kide izango zara.
Prozesu bat biziko duzu, non...