Galdetzen hasi orduko, aitaren batean iritsi dira erantzunak. Hiru galdera. Laburrak bezain zehatzak:
-Zerk motibatu zintuen Caritasera hurbiltzera eta boluntario zaren egoitzan eta departamentuan aritzera?
-Zer ekarpen egiten dio boluntariotzak zure bizitzari (lagunak, sendia…), eta, zuk, zer ekarpen egiten duzu?
-Sinestuna bazara, nola bizi duzu boluntariotza zure fedearen baitan?
Horiek dira Donostiako Elizbarrutiko Caritaseko boluntarioei egin dizkiegun hiru galderak. Zer erantzun duten? Bada, hona hemen.
Joan den otsailaren 1ean, Gipuzkoako Caritasek Gipuzkoako Batzar Nagusien deialdia jaso zuen, Gipuzkoan etxebizitzarik ez duten pertsonen egoerari buruzko Caritasen ikuspegia azaltzeko.
Noticias de Gipuzkoa, 2013ko otsailaren 2a.
Urtarrilaren azken txanpan Tolosako Hirukide ikastetxeak antolaturiko mahai inguruan parte hartu zuen Caritas Gipuzkoak. Badira urteak, eskolan, Bakearen Astea ospatzen dutela. Aurten gaia eta edukiak zabaldu dituzte Giza Eskubideen inguruan hainbat atal landuz. Ikasgeletan sakontzeaz gain, interesgarria iruditu zitzaien, Tolosan, herritarrei, zerbait eskaintzea. Eta puri-purian dagoenez, gaur egungo krisia oso gai egokitzat jo zuten Giza Eskubide, eta hauen urraketarekin lotzeko. Hau guztia mahai-inguru baten bidez egitea deliberatu zuten.
Iruñea eta Tutera, Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainen Pazko Garizumako gutun pastorala.
Gure boluntarioen lana ezagutu nahi duzula? Zertan aritzen diren? Norekin? Hona adibide bat. Irakurriz hurbildu beraiengana, eta ezagutuko gaituzu; ezagutuko dituzu. Ez dira makalak bere egitekoan!
Gaur goizean, Madrilen, Caritaseko Zerbitzu Nagusien egoitzan, FOEESA fundazioak egindako “Desigualdad y Derechos Sociales. Análisis y Perspectivas 2013” txostena aurkeztuko dute.
Aipatutako txostenaren fitxategia erantsi dugu, pdf formatuan, baita datuen laburpen bat ere.
2010eko lurrikararen ondorio latzak oso agerikoak dira oraindik gaur egun..
300.000 lagun baino gehiago bizi dira, oraindik ere, lekualdatuentzako esparruetan; beste askok hala moduzko bizilekuak egin dituzte aldi baterako, lehen etxea zuten lekuan; hala eta guztiz ere, oso egoera txarrean bizi dira. Hori dela eta, Caritas sarearen erronkarik handiena da aldi baterako eta behin betiko etxebizitza egokiak lortzea.
Horien artean, Carlos Diaz Silva lankidea dago, Gipuzkoako Caritaseko Trintxer harrera-etxeko hezitzailea. Chiapaseko San Cristóbal de las Casasera joan da, hango Caritaseko elizbarrutiarekin urtebetez lankidetzan jarduteko. Carlosek urtebete igaroko du, gure lagun eta lankide den Caritas horren zerbitzura.