fbpx Ekitaldiak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
BIDETIK, SOZIOKARITATEZKO BOLUNTARIOEN TOPAKETA
BIDETIK, SOZIOKARITATEZKO BOLUNTARIOEN TOPAKETA

200 lagunek aukera izan zuten BIDETIK topaketan -Pastoral Soziokaritatiboaren topaketa (Osasun eta Espetxe Pastoraltza, eta CARITAS GIPUZKOA)- Patxi Alvarez de los Mozos entzuteko, munduko hainbat lekutan misioan zaildutakoa. Jesuita, munduko egoera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren nondik norakoak azaldu zituen, bai eta zalantzaz eta bizitzeko ziurgabetasunez beteriko gure bizitzetan errealitate horrek zer eragin duen ere.

 

GAI SOZIALEN INGURUKO VII. ZINE FORUMA
GAI SOZIALEN INGURUKO VII. ZINE FORUMA

Beste urtebetez, eta jada zazpi dira, CARITAS GIPUZKOAk bere ohiko gain sozialen inguruko Zine Foruma antolatu du.

Bihartik aurrera, zure zain egongo gara.

Filmak:

Otsailak 27 asteartea: “Fuego en el mar”.
Otsailak 28 asteazkena: “Dheepan”.
Martxoak 1, osteguna “La buena mentira”.

Filma bakoitza amaitu orduko solasaldi bat ospatuko da aretoan biltzen diren lagunekin.

AZALDU eta PARTE HARTU!

 

ALDABA JOKA
ALDABA JOKA

Behar den adina ezagutzen ez den errealitate sozial baten berri eman nahi du CARITAS GIPUZKOAk.

Hala, datorren astelehenean, OTSAILAK 26, CARITAS GIPUZKOAko egoitza batzuk ezagutzeko bisita gidatu bat egingo dugu Donostiatik barrena oinez. Langile eta boluntarioen ordezkaritza batek egunero egiten duen lanaren berri emango digu.

Hona ordutegia eta egoitzak:

15:45 Bilgunea: Donostiako Ategorrietako ordularian.
15:50 GIZAIDE
16:15 HOTZALDI (EGPD)
17:00 LAGUNTZA ETXEA
17:30 Caritas - Donostiako Erdialdea

 

ISILUNE ZIRKULUAK: ELKARTERATZEA 2018
ISILUNE ZIRKULUAK: ELKARTERATZEA 2018

2007an Tolosako (Frantzia) frantziskotarrek hasitako ekimena da Isilune Zirkuluak. Hainbat gizarte-proiektutan inplikatutako talde eta kolektibo sozial ezberdinez osaturiko Donostiako Isilune Zirkuluak ekimena, hainbat mugetan dauden etorkin, errefuxiatu eta pertsonei elkartasuna adierazteko indarkeriarik gabeko ekintza da. 

 

KONTZERTU SOLIDARIOA 2018
KONTZERTU SOLIDARIOA 2018

Aurten Gazteen KONTZERTU SOLIDARIOAk hamargarren edizioa beteko ditu, une gogoangarria dudarik gabe.

Donostiako unibertsitate ikasleek hamar urte daramatzate kultura bitarte babesgabeenen alde lan egiten.

Besteak beste, Peruko El Huambrillo herrixkako haurrek hezkuntza duina jaso dezaten, Mediterraneo itsasoan jazotzen diren etorkinen heriotzak buka daitezen edo Donostiako Etxerik Gabekoei laguntzen dien CARITAS GIPUZKOAko proiektuak bultzatzen.

 

BATZARRA ETA 50 URTEURENAREN AMAIERA
BATZARRA ETA 50 URTEURENAREN AMAIERA

EGITARAUA:

 

CARITASEN 50. URTEURRENA ERRENTERIAN
CARITASEN 50. URTEURRENA ERRENTERIAN

Apirilaren 1ean, larunbata, Errenteriako Iztieta auzoan, udalerri horretako auzoetarako Komunitate Animazioari buruzko jardunaldi bat egin zen. "Iztieta-Ondartxo auzoan lanegun aktibo eta kolektiboa".

Auzoko San Jose parrokiako Caritasek, 11 boluntariorekin eta parrokoarekin, stand bat ipini zuen jardunaldian.

 

-APARKATU ZURE AXOLAGABETASUNA- EXPOSAKETA IRUNEN
-APARKATU ZURE AXOLAGABETASUNA- EXPOSAKETA IRUNEN

CARITAS GIPUZKOAk, Ficoban, ‘Gizarte ekintzaren erronkak’ izenburupean ospatuko duen Batzarra baliatuz, gaurtik, martxoak 13tik, martxoak 26ra arte, ‘Aparkatu zure axolagabetasuna’ erakusketaren eskutik, gizarte bazterkeria egoerak era ezberdin batean ezagutaraziko ditugu Bidasoa eskualdean.

 

EUSKADIKO CARITASEKO BORONDATEGILEEN BATZARRA
EUSKADIKO CARITASEKO BORONDATEGILEEN BATZARRA

Datorren larunbatean azaroak 12 Irungo FICOBAN, Euskadiko Caritaseko borondategileen batzarra ospatuko dugu.

Archivo

 

BETE GURE BIHOTZA KANPAINA
BETE GURE BIHOTZA KANPAINA

ZU BEZALAKO PERTSONAK BEHAR DITUGU CARITASEKO BOLUNTARIO SAREA OSATZEKO.

Euren inguruko, auzoko,komunitateko gizarte-errealitateaz kezkatzen diren pertsonak. Zu bezalako pertsonak, gizarte-aldaketan sinesten dutenak eta hunkitzeko sentsibilitatea, entzuteko belarriak eta harrera egiteko hitzak dituztenak.

Euren denboraren, afektuaren eta bizitzaren zati bat behar handien duten pertsonei eskaintzeko prest daudenak.

 

Subscribe to Ekitaldiak