fbpx Personas sin hogar | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
HOTZALDI. Kaleko hotzetik, lagunarte epelera
HOTZALDI. Kaleko hotzetik, lagunarte epelera

Hotzaldiko hamasei bizilagunek egun asko daramatzate konfinatuta –emakume bat eta 15 gizon–. Guztiak Euskal Herritik kanpo jaioak dira. Gehienak magrebtarrak dira, baina Saharaz hegoaldekoak, iraniarak... ere badira tartean. 23-25 urteko gazteak. Ezagutu nahi al dituzu? 


Elkarrizketa

 

 

KALE GORRIAN BARRENA
KALE GORRIAN BARRENA

Gure bizitzako ordu asko kalean ematen ditugu. Gaztaroan, are gehiago, ‘lehen’ etxea izateraino. Ia-ia, jatera eta lotara joaten ginen soilik etxera. Gaur egun gure bizitzako ordu asko kalean igarotzen ditugu.  

Orain, hamaika pertsonei berdina gertatzen zaie. Edo antzekoa. Kalean ematen dute eguna. Eguna, ez; egunak… Ez nahi dutelako (guk bezala) nora joanik ez dutelako baizik. Kalean bizi dira; kaletarrak dira kalearen gordintasunean. Batera eta bestera mugitzen dira baina, beti, noraezean.

Hurbil gaitezen Kale Gorrira.

 

BETANIA ARANTZAZUN
BETANIA ARANTZAZUN

Pasa den astelehenean, CARITAS GIPUZKOAren Betania proiektuko lagunak, Arantzazuko basilikan dagoen 'Aparkatu zure axolagabetasuna' erakusketa, bertatik bertara ikusten izan dira.
Parte hartzaileek, boluntarioek... jakinmin handiz jarraitu dute bisita gidatua.


Dozena erdi guneren eskutik, CARITAS GIPUZKOAk gainditu nahi dituen gizarte bazterkeriako zenbait arazo daude ikusgai (kale gorrian dauden pertsonak, immigrazioa...). Erakusketa ez da boluntarioez ahazten, CARITAS GIPUZKOAren bizkarrezurretariko bat, alegia.

 

NATALIA PEIRO (ELKARRIZKETA)
NATALIA PEIRO (ELKARRIZKETA)

Uztaileko alean, Donostiako Elizbarrutiko Erlijio Zientzietako Goi Ikastegiko ‘Zein’ aldizkariak, Espainiako Caritaseko idazkari nagusiari, Natalia Peirori elkarrizketa egin dio. Bertan, Peiroren hausnarketa interesgarriak topatuko dituzu pobreziaren, pertsonen duintasunaren, salaketaren, aldamenean egotearen garrantziaren, gizarte bazterkeriaren, boluntarioen… inguruan.

Elkarrizketa osoa eskura dezu Pdf-an.

 

EKAINAK 21, ISILTASUN ZIRKULUAK
EKAINAK 21, ISILTASUN ZIRKULUAK

Mundua gero eta globalizatuagoa dago etengabe aldatzen ari da, eta pertsonek batetik bestera joateko aukera handiagoa dute. Eta joan-etorri hoiek gizateria bezain zaharrak dira: arrazoi ekonomikoak, politikoak, gerrak, gizarte edo kultura arloko arrazoiak edo beste edozer dela eta egiten dira.

 

ISILTASUN ZIRKULUAK, Osteguna Ekainak 21
ISILTASUN ZIRKULUAK, Osteguna Ekainak 21

Mundua gero eta globalizatuagoa da, etengabe aldatzen ari da, pertsonek batetik bestera joateko aukera handiagoa dute. Eta joan-etorri hoiek gizateria bezain zaharrak dira, arrazoi ekonomikoak, politikoak, gerrak, gizarte edo kultura arloko arrazoiak edo beste edozer dela eta egiten dira.

Bereziki kezkatzen gaitu Siriako zoritxarreko gerra horren ondorioz tokiz aldatutakoen eta errefuxiatuen egoerak, baita Beste herrialdeetakoenak ere eta mediterraneoan hildako immigranteez ere oroitzen gara, itxaropenerako bide izan ordea, heriotzarako bide izan diren ontzietan baitatoz.

 

GABONETAKO KANPAINA 2017
GABONETAKO KANPAINA 2017

Gabonak hausnarketarako garaia da, harremanak estutzekoa, helburu berriak ezarri eta besteekin eta besteentzat izateko sasoia.

Aldi berean, gure konpromisoa indartzeko garaia ere bada. Konpromisoa hartzea munduan egoteko modu bat delako, bizitza ulertzeko era bat eta pertsona guztien ongizateagatik apustu irmoa egiteko bidea.

Festak xalotasunez eta behar gehien duten pertsonenganako konpromiso aktiboarekin bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, ZURE konpromisoak pertsona askoren bizitzak argitu ditzakeelako. 

 

ETXERIK GABEKOAK: PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU 2017
ETXERIK GABEKOAK: PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU 2017

”Inor Ez Etxerik Gabe” kanpainaren 25. urteurrena ospatu dugunez, egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek aurrera egiteko adorea ematen baitigute.

CARITAS GIPUZKOAk apustu sendoa egiten du pertsonen eskubideen alde: Etxe duin bat izateko eskubidearen alde. Osasun eskubidearen alde. Gizartebabeseko sistema izateko eskubidearen alde. Etxerik gabeko pertsonek ere eskubideak baitituzte. Beraz, defenda ditzagun!

 

KORPUS KANPAINA 2017
KORPUS KANPAINA 2017

Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu 50 urte hauetan gure ondoan egon zareten guztiei. Zuen elkartasuna eta maitasuna partekatu duzuenei eta bueltan ezer eskatu gabe ematea zer den erakutsi diguzuenei.

Zuek izan zarete Caritasen zubi eta ardatz, zuek bihotz-zabal eta bihotz oneko. Herriz-herri Gipuzkoako bazter guztietara iristen lagundu diguzue eta denon artean gizarte inklusibo eta irekia, inor baztertzen ez duena, eraikitzea izan dugu helburu.

 

Subscribe to Personas sin hogar