Boluntarioentzako formazio tailerretan izen ematea
Caritasen misioa gizakia sustatzearen eta pertsonak osoki garatzearen alde lan egitea da, bai eta gizartea eraldatzearen alde lan egitea ere. Horretarako, bidegabekeriak salatzen ditugu, eta gizarte-eredu bidezkoago bat bultzatzen.
Hori dela eta, ezinbestekoa da etengabe prestakuntza jasotzea eta ikastea. Hala ezartzen da DEUS CARITAS EST entziklikan: "... prestakuntza jaso behar dute, aproposena dena modu egokienean egin dezaten... Eta bihotzari buruzko prestakuntza ere behar dute".
Caritasen prestakuntzak helburutzat du Caritasen izatea (nortasuna), jakintza (ezagutzak), egiten jakitea (trebetasunak) eta izaten jakitea (jarrerak) indartzea.
Hortaz, prestakuntzak helburu hauek ditu: zer egoeratan esku hartzen dugun jakitea eta egoera horiei buruz ikastea; gure jarduna jakinaraztea eta zabaltzea, hobetzeko asmoz, eta geure burua eta besteak gizarte-ekintzako eragile gisa zaintzen ikastea.
TOPAKETAK: PRESTAKUNTZA ETA BOLUNTARIOTZA
- IBILIAN 2019ko azaroaren 8an eta 9an
- BIDETIK 2020ko otsailaren 8an
- TOPAKI 2020ko martxoaren 14an
- ASAMBLEA 2020ko martxoaren 14an