Skip to main content
MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Deskribapena

Munduko edozein bazterretako emakumeek jasaten dituzten gizarte-desberdintasun eta pobreziak, martxoaren 8a ospatzen jarraitzeko premia ikusten du CARITAS GIPUZKOAk, haren aldarrikapenen indar guztiz. 

CARITAS GIPUZKOAk egoerarik larrienean dauden emakumeekin dugun eguneroko konpromisotik, beren eguneroko bizitza –lan munduan, familia eremuan…–, zailtzen jarraitzen duten egiturak eta jarrerak aldatzearen aldeko apustua egiten dugu. 

 

Xehetasuna



CARITAS GIPUZKOA con el Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer.
Deskribapena

Gure proiektu ezberdinek, gaia, sakon landu, eta argi eta garbi adierazi nahi dute. Egunero, errotik desagerrarazteko egiten dugu lan: emakumeen aurkako biolentzia gehiagorik EZ!


CARITAS GIPUZKOA Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bateginik. 
 

Youtube

 

Xehetasuna



Azaroak 18, Behartsuen  Mundu mailako II. Eguna
Deskribapena

Azaroak 18, Behartsuen  Mundu mailako II. Eguna
 

 

Xehetasuna



TOPAKI 2018 -CARITAS EUSKADIKO BOLUNTARIOEN BATZARRA-
Deskribapena

Garai bakoitzean, kristautasunak erronka bat izaten du aurrez aurre: kulturaren parte izatea. Hau da, bizimoduetan eta giza harremanetan gauzatzea, baita gizartea, ekonomia eta politika nola gorpuzten diren aintzat hartzea ere. Erronka, hortaz, Ebanjelioa kultura bilakatzea da, duela urte batzuk Paulo VI.ak Evangelii Nuntiandi-n gogorarazi zigun bezala.
 

 

Xehetasuna



SIRIAKO ETA ERDI- EKIALDEKO KRISIA IZANGO DIRA RICARDO ALBERDI ASTEAREN ARDATZA
Deskribapena

Azaroaren 5,6 eta 7an egingo da aurtengo Ricardo Alberdi astea.

Honakoan, SIRIAKO  ETA ERDI- EKIALDEKO KRISIA IZANGO DIRA Ricardo Alberdi Astearen ardatza.

Gaia azaldu eta argitzeko gainera, lehen mailako adituak  izango ditugu. Hala nola MIIKEL AYESTARAN kazetari ospetsua eta Eliza Siriar Ortodoxoko Artzapezpikua den NICOLAOS MATTI ABD. 

 

 

Xehetasuna



CARITAS GIPUZKOAKO BOLUNTARIOEN TOPAKETA: IBILIAN 2018 (26 y 27 de Octubre)
Deskribapena

“Harrera eta laguntza prozesu baten gakoak Caritasen” izenburupean, datorren Urriaren 26 eta 27an (ostirala eta larunbata), IBILIAN 2018 (hitzaldi guztiak gazteleraz izango dira) ospatuko dugu CARITAS GIPUZKOAko boluntario guztiok Loiolako (Azpeitia) Gogartetxean. 

Tortosa, Zaragoza eta Albaceteko parrokietako Caritasak ere etorriko dira, eta elkarrizketarako eta etorkizuneko Caritas eta Eliza eraikitzeko abagune bikaina izango da.

Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago izateko, egin klik ondorengo loturan:

 

Xehetasuna



BETANIA ARANTZAZUN
Deskribapena

Pasa den astelehenean, CARITAS GIPUZKOAren Betania proiektuko lagunak, Arantzazuko basilikan dagoen 'Aparkatu zure axolagabetasuna' erakusketa, bertatik bertara ikusten izan dira.
Parte hartzaileek, boluntarioek... jakinmin handiz jarraitu dute bisita gidatua.


Dozena erdi guneren eskutik, CARITAS GIPUZKOAk gainditu nahi dituen gizarte bazterkeriako zenbait arazo daude ikusgai (kale gorrian dauden pertsonak, immigrazioa...). Erakusketa ez da boluntarioez ahazten, CARITAS GIPUZKOAren bizkarrezurretariko bat, alegia.

 

Xehetasuna



MUSIKA HAMABOSTALDIA SORABILLAN (CARITAS GIPUZKOA)
Deskribapena

Datorren abuztuaren 1ean (osteguna), Musika Hamabostaldiaren 80.edizioaren inaugurazio ekitaldien baitan, CARITAS GIPUZKOAren Sorabillako Harrera Etxean (Andoain), kontzertu bat ospatuko da (19:00etan).

Musika Hamabostaldiak eta CARITAS GIPUZKOAk elkarlanean antolaturiko ekitaldi kultural garrantzitsu honetara gonbidatu nahi zaitugu. Musika eta elkartasuna uztartzen dituen ekimena.

Bertan ikusiko dugu elkar.

 

 

Xehetasuna



IJITO HERRIAREN EGUNA 2019
Deskribapena

Apirilak 8. 
Egun Handia.
Ospakizun eguna.
Herri Ijitoaren Eguna.
 

“Zuen nortasunaren bidaiak, aurrera darrai, eta Gu (CARITAS GIPUZKOA), Zuekin batera”. Aurrera!

Beste urtebetez CARITAS GIPUZKOAk Ijito Herriaren egunarekin bat egiten du. 

 

Adierazpena /Comunicado

 

Xehetasuna



Subscribe to Ekitaldiak