fbpx Zer da Caritas? | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

Zer da Caritas

Frantzisko aita santuak dioen bezala, "Elizak bere herriari egiten dion laztana da Caritas". Pertsonaren garapen osoa lortzeko eta sustatzeko egiten dugu lan, eta aldi berean, gizartea sentsibilizatzen dugu, bidegabekeriak salatuz, mundua bidezkoagoa izan dadin.

Gure gizarte-balioak Elizaren gizarte-doktrinaren printzipioetan oinarrituta daude, eta halaxe jasota ditugu geure egitekoan, ikuspegian eta balioetan.

Caritas, Elizaren karitatearen adierazpen eta erakundea, komunitate kristauaren bitartez, baztertuenen, eta gizartetik arretarik jasotzen ez dutenen alde egiten du lan. Giza sustapen eta pertsonen garapen osoaren alde lan egiten du, baita eraldaketa sozialaren alde ere, bidegabekeriak salatuz, eta gizarte eredu bidezkoagoa sustatuz.

Zeregin hau burutzeko, Caritas, Elizaren Doktrina Sozialaren iturburuetan oinarritzen da. Giza duintasuna, justizia, maitasuna, besteak beste, baita unibertsalitatea ere; pertsona guztiei ematen die arreta, baita Lurreko herri pobretuenei ere.

Gure antolaketa

Gure erakundearen oinarri soziala parrokietako Caritasak dira, gure auzo, hiri edo herrietako pertsonarik ahulenei harrera egiten dietenak.

Parrokia-sare horrekin batera, bazkideek, emaileek, eta baita kontratatutako pertsonek eta boluntarioek ere osatzen dugu Caritas. Denok, gure laguntza behar duten pertsonen zerbitzura gaude.

Hau da gure Organigrama eta gure plan estrategikoa 2017-2021 Gipuzkoako Caritaseko elkarte osoaren partaidetzaz 2016an egina. Pertsonen aldeko gure gizarte-ekintza antolatzeko eta haien beharrei erantzuteko, 5 laguntza-arlo ezarri dira: ekintza lurraldean bertan; familia, emakumea eta haurrak; etxerik gabeko pertsonak; etxebizitza eta harrera-etxeak; eta ekonomia solidarioa.

Egitekoa,ikuspegia eta balioak.

GERTAKARIEN KOMUNIKAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA BOLUNTARIOTZA

Arlo honetan, tresnak eta baliabide estrategikoak garatzen ditugu, Caritas osatzen dugunok kalitatez eta goxotasunez egin dezagun pertsonei laguntzeko gure lana, etengabeko ikaskuntzaren bitartez, bai eta, komunikazioaren eta esku-hartzearen bidez, Berri Ona izateko eta Jainkoaren Erreinua bilatzeko gure misioa betetzeko.

harremanak@caritasgi.org

KUDEAKETA, ADMINISTRAZIOA ETA AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Hemendik, Gipuzkoako Caritas osoko giza baliabideak eta baliabide tekniko nahiz ekonomikoak zuzentzen dira, diseinatzen dira, estaldura ematen zaie eta eusten zaie, elizbarrutiaren zeregin soziala betetze aldera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa sozial batzuetan parte hartzen du.

idazkari@caritasgi.org

Aholkularitza juridikoko programak lege-arloko laguntza ematen die gure erakundeko sailetan artatutako pertsonei.

SENTSIBILIZAZIOA

Sentsibilizazio-jarduerak egiten ditugu, gizarte-errealitatea ezagutzen eta eraldatzen laguntzeko, eta pobrezia-egoeran nahiz baztertuta dauden pertsonekiko enpatia sortzen laguntzeko. Arlo honetan, ikastetxe askorekin batera lan egiten dugu, Caritasen presentzia eskatzen duten guztietan, gure zereginaren berri emateko eta gure gizarteari buruzko gogoeta egiten lagunduz mundu hobe bat lortzeko.

boluntarioak@caritasgi.org

Sentsibilizazioa

Lurralde-deszentralizazioa...

Pertsonaren neurrirako laguntza...

Lagun egitea...

...horiek dira Gipuzkoako Caritasen antolaketa-egitura berriaren oinarriak.

Lagundu Gizarte Ekintzako programetan.
Har ezazu parte pobreziari irtenbidea ematen!

Egin ezazu dohaintza bat

Lagundu iezaguzu beharra duten pertsonei laguntzen.
Pertsona horien guztien izenean, mila esker!

Egin zaitez bazkide

Entzutea, irri egitea, laguntzea, paseatzea...
Boluntario izateak adierazten du ongien honako hau: “doan jaso duguna, doan eman behar dugu”.

Egin zaitez boluntario