1. fitxa
BEGIRADA ETA HIZKERA
Otoitz egiten dugu
Samariar onaren parabola (Lk 10, 29-37)
–Eta nor da nire lagun hurkoa?
Jesusek erantzun zion:
–Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz. Apaiz bat agertu zen bide hartan behera eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Gauza bera egin zuen handik igaro zen tenpluko lebitar batek ere: ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Baina bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion.
Jesusek esan zion, orduan:
–Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste
Gogoeta egiten dugu
Ikustea (beste pertsona etorkizuneko beharrak, nahiak eta ametsak dituen gizaki gisa onartzea inplikatzen duena) Caritasen akonpainamendua hasteko lehen pausoa da. Zaindu ditzagun begirada eta hitz egiteko modua laguntzen ditugun pertsonekin gaudenean. Gure hitzek itxaropena kaltetu edo zaindu dezakete, etsiarazi edo motibatu. Aurrean duguna lur sakratua da, eta, horregatik, pertsona guztiak berez direla baliotsuak onartzeko gai izan behar dugu. Hau da, azaltzen dizkiguten behar materialetatik haratago historia eta etorkizuna dutela ikusteko gai.
Akonpainatzen ditugun pertsonen gaitasunez eta ametsez jabetu, horiek aitortu eta iragartzea Caritaseko harreraren eta laguntzaren lehen urratsetako bat da. "Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera" (Mk 2, 12) deiari erantzuten diogu horrela.
Gure buruei galdetu
1. Nola ikusten dituzu laguntzen dituzun pertsonak, nola hitz egiten diezu hirugarrenei horiei buruz? Paper batean idatz dezakezu zer hitz erabiltzen dituzun horiek aipatzeko, eta, batez ere, begiratu ea hitzak eta balorazio positiboak erabiltzen dituzun.
2. Caritasen lanean ari zarenean, pertsonek dituzten gaitasunak aitortzen eta ikusten dituzu? Bere etorkizuna bultzatzen duten ametsak ezagutu eta ikusten dituzu? Haiekin hitz egiterakoan, balioan jartzen dituzu eta esaten diezu?
Gogoratzeko
"Pobreak direnak diruz laguntzea larrialdiei aurre egiteko behin-behineko irtenbidea izan behar du beti. Azkeneko helburua bizimodu duina izateko aukera ematea izan beharko luke betiere" (FT 162)
Glosario, musika eta eranskina
AA: Apostolicam Actuositatem - Vatikano II. kontzilioko dekretua, laikoen apostolutzari buruzkoa (1965)
CDSI: Elizaren Doktrina Sozialaren laburpena.
EG: Evangelii Gaudium - Francisco aita santuaren apostolu-erregua Ebanjelioa egungo munduan iragartzeari buruz (2013)
FT: Fratelli Tutti - Francisco aita santuak anaitasunari eta adiskidetasun sozialari buruz idatzitako enklizika (2020)
LS: Laudato Si’ - Francisco aita santuaren entziklika etxe komunaren eta ingurumenaren zaintzari buruz (2015)
- ‘Jainkoa geurekin dugu’ Juanjo Elezkano
- ‘Dena da zeurea’ Juanjo Elezkano
- ‘Errukitsua da geure Jainkoa’ Juanjo Elezkano
- ‘Maitasun mezulariak’ Juanjo Elezkano
- ‘Poz-pozik’ Juanjo Elezkano
- ‘Maria da Jainkoaren ama’ Juanjo Elezkano
- ‘Zatoz Espiritu Santua’ Juanjo Elezkano
- ‘Eskerrik asko, Jauna’ Juanjo Elezkano
- 'Jesus, benetako adiskide’ Juanjo Elezkano
Anexo
"Benetan entzuteko artea landu behar dugu, gure belarrietatik sartzen denaz jabetzea baino gehiago dena. Bestearekiko komunikazioan, bihotzak hurbiltzeko gaitasuna lehenetsi behar dugu" (EG 171)
Elkarrizketa bat egituratzen lagun diezazuketen galdera ireki batzuk eskaintzen dizkizugu, pertsonen kezkak, ahalmenak eta ametsak ulertzen lagungarri izan nahi dutenak. Agian dagoeneko erabiltzen dituzu Caritasen egiten duzun lanean.
Topaketa aldez aurretik prestatzea beharrezkoa da beti, elkarrizketa erraz, arautu eta egituratu bat antolatuz. Honek beste pertsonarekin hizketan hasteko aukera emango digu, itaunketa gisa galdetzea saihestuz.
Halaber, garrantzitsua da agurra, ongietorria eta aurkezpenak zaintzea, irribarreak ez ahaztea eta elkarrizketa hastean gutxieneko datu-bilketa egitea (inoiz hiru baino gehiago).
- Zerk kezkatzen zaitu?
- Nola lagundu zaitzakegu?
- Zer pentsatu duzu egoera honi aurre egiteko? Zein dira zure bizitza-proiektuak?
- Nola zaude?
- Zer gustatuko litzaizuke egitea?
- Zertan zara ona edo zer gustatzen zaizu egitea? Zeintzuk dira zure zaletasunak?
- Zertan duzu interesa? Nola dago zure familia?
- Nortzuk dira zure lagun onenak eta zein harreman duzu haiekin?
- Nola sentitzen zara bizi zaren auzoan?