2. fitxa
ER DA AKONPAINATZEA?
Otoitz egiten dugu
Emauseko bidean (Lk 24, 28-35)
Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek. Baina haiek arren eta arren eskatu zioten:
- Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta gaua gainean dugu.
Eta herrian sartu zen haiekin gelditzeko. Ondoren, elkarrekin mahaian jarri ziren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien. Orduan, begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik.
Haiek elkarri esan zioten:
- Ez al geneukan barrua sutan bidean Liburu Santuak azalduz mintzo zitzaigunean?
Berehala jaiki eta bideari ekin zioten berriro...
Gogoeta egiten dugu
Zer da akonpainatzea? Akonpainatu aditza latinezko ‘cumpaniare’ hitzetik dator eta ‘ogia norbaitekin partekatu’ esan nahi du. Frantsesezko ‘accompagner’ (akonpainatu) hitzaren etimologiari kasu egiten badiogu, konturatzen gara ekintza horrek ‘norbaiten ondoan ibiltzea’ esan nahi duela. Emauseko testuari helduta, bi esanahi hauek (‘ondoan ibiltzea’ eta ‘ogia partekatzea’) dute Caritasen egiten dugun lanarekin zerikusia, edo izan beharko lukete. Zehazki, Caritasen, honela definitzen dugu akonpainatzea:
Akonpainatzea pertsonen bizitza onaren proiektuari babes sozialak (ekonomikoak baino gehiago) eskaintzea da, konfiantzazko harreman batean, ongizatea, autonomia eta ahalduntzea sortzeko helburuarekin.
Gure buruei galdetu
1. Caritasen egiten duzun eginkizunean, benetan ‘laguntzen’ duzun uneak, egoerak edo pertsonak aipatu ditzakezu? Zure ustez, zeintzuk izan daitezke hori gerta dadila laguntzen duten elementuak? (adibidez, denbora gehiago izatea)
2. Benetan ‘laguntzea’ eragozten dizuten zailtasunak identifikatu ditzakezu? Irtenbideren bat proposatzeko gai zara?
Gogoratzeko
“Kristo pobre gorpuztuarengan dugun fedetik, beti pertsona behartsu eta baztertuengandik hurbil, gizartean baztertuenen garapen integralarekiko kezka sortzen da” (EG 4)
Glosario, musika eta eranskina
AA: Apostolicam Actuositatem - Vatikano II. kontzilioko dekretua, laikoen apostolutzari buruzkoa (1965)
CDSI: Elizaren Doktrina Sozialaren laburpena.
EG: Evangelii Gaudium - Francisco aita santuaren apostolu-erregua Ebanjelioa egungo munduan iragartzeari buruz (2013)
FT: Fratelli Tutti - Francisco aita santuak anaitasunari eta adiskidetasun sozialari buruz idatzitako enklizika (2020)
LS: Laudato Si’ - Francisco aita santuaren entziklika etxe komunaren eta ingurumenaren zaintzari buruz (2015)
- ‘Jainkoa geurekin dugu’ Juanjo Elezkano
- ‘Dena da zeurea’ Juanjo Elezkano
- ‘Errukitsua da geure Jainkoa’ Juanjo Elezkano
- ‘Maitasun mezulariak’ Juanjo Elezkano
- ‘Poz-pozik’ Juanjo Elezkano
- ‘Maria da Jainkoaren ama’ Juanjo Elezkano
- ‘Zatoz Espiritu Santua’ Juanjo Elezkano
- ‘Eskerrik asko, Jauna’ Juanjo Elezkano
- 'Jesus, benetako adiskide’ Juanjo Elezkano
Anexo
"Benetan entzuteko artea landu behar dugu, gure belarrietatik sartzen denaz jabetzea baino gehiago dena. Bestearekiko komunikazioan, bihotzak hurbiltzeko gaitasuna lehenetsi behar dugu" (EG 171)
Elkarrizketa bat egituratzen lagun diezazuketen galdera ireki batzuk eskaintzen dizkizugu, pertsonen kezkak, ahalmenak eta ametsak ulertzen lagungarri izan nahi dutenak. Agian dagoeneko erabiltzen dituzu Caritasen egiten duzun lanean.
Topaketa aldez aurretik prestatzea beharrezkoa da beti, elkarrizketa erraz, arautu eta egituratu bat antolatuz. Honek beste pertsonarekin hizketan hasteko aukera emango digu, itaunketa gisa galdetzea saihestuz.
Halaber, garrantzitsua da agurra, ongietorria eta aurkezpenak zaintzea, irribarreak ez ahaztea eta elkarrizketa hastean gutxieneko datu-bilketa egitea (inoiz hiru baino gehiago).
- Zerk kezkatzen zaitu?
- Nola lagundu zaitzakegu?
- Zer pentsatu duzu egoera honi aurre egiteko? Zein dira zure bizitza-proiektuak?
- Nola zaude?
- Zer gustatuko litzaizuke egitea?
- Zertan zara ona edo zer gustatzen zaizu egitea? Zeintzuk dira zure zaletasunak?
- Zertan duzu interesa? Nola dago zure familia?
- Nortzuk dira zure lagun onenak eta zein harreman duzu haiekin?
- Nola sentitzen zara bizi zaren auzoan?