3. fitxa
ZERTAN DATZA AKONPAINATZEA? (I)
Otoitz egiten dugu
Samariar onaren parabola (Lk 10, 34-35)
Hurbildu eta zauriak sendatu zizkion, olioz eta ardoz igurtziz, lotu egin zizkion; gero, bere zaldi gainean igo, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen.
Biharamunean, zilarrezko bi txanpon atera eta ostalariari eman zizkion, esanez:
- Zaindu ezazu eta, gehiago gastatzen badu, hurrena natorrenean ordainduko dizut
Gogoeta egiten dugu
Zeintzuk dira pertsona bat modu egokian akonpaintzeko baldintzak? Bi dira ezinbestekoak denbora eta konfiantza. Hobeto esanda konfiantzazko harremana eraikitzeko behar den denbora. Benetazko AKONPAINAMENDUA izateko, pertsona batekin 30 minutu baino gehiago egon behar dugu eta hilero maiztasun jakin batekin errepikatu.
Beste pertsonak ongi hartua, entzuna eta egoki tratatua sentitzeko behar duen denbora da beharrezkoa.
Ongizate materialetik haratago laguntzeko denbora behar dugu, ongizate emozionalari, espiritualari, bere ahalduntzeari edo/eta gizarteratze prozesuari erreparatuz. Hau da, pertsona berriz 'zutik jartzeko behar dugun denbora. Samariar onak egin zuen bezala.
Beste pertsona batzuen inplikazioa bilatzeko behar dugu denbora, guri akonpaintzen laguntzeko edo/eta haiek zuzenean lagundu dezaten.
Gure buruei galdetu
1. Caritasen aritzen zarenean pertsonei eskaintzen diezun denboran pentsatu. Denbora nahikoa eman diezun pertsona, egoeta edo/eta uneak aipatu al ditzakezu? Nola sentitu zara? Nola sentitu dira denbora hori eskaintzen zenien pertsonak?
2. Eskaintzen dugun denbora nahikoa eta kalitatezkoa da pertsona zutik jartzeko eta bestelako etorkizun bat eraikitzen laguntzeko? Nola aurkitu dezakegu pertsonak “zaldira igo, ostatura eramaten eta ostalaria haien zaintzan inplikatzen” lagunduko digun denbora?
Gogoratu
“Gure buruari laguntzen eta sendatzen uzteak (gure bizitza zintzotasun osoz adierazteko gai garenean), besteekin pazientzia eta errukia izaten irakasten digu. Konfiantza pizteko moduak eta bestearen irekitasun eta hazteko jarrera bilatzen ere trebatzen gaitu, gainera” (EG 172)
Glosario, musika eta eranskina
AA: Apostolicam Actuositatem - Vatikano II. kontzilioko dekretua, laikoen apostolutzari buruzkoa (1965)
CDSI: Elizaren Doktrina Sozialaren laburpena.
EG: Evangelii Gaudium - Francisco aita santuaren apostolu-erregua Ebanjelioa egungo munduan iragartzeari buruz (2013)
FT: Fratelli Tutti - Francisco aita santuak anaitasunari eta adiskidetasun sozialari buruz idatzitako enklizika (2020)
LS: Laudato Si’ - Francisco aita santuaren entziklika etxe komunaren eta ingurumenaren zaintzari buruz (2015)
- ‘Jainkoa geurekin dugu’ Juanjo Elezkano
- ‘Dena da zeurea’ Juanjo Elezkano
- ‘Errukitsua da geure Jainkoa’ Juanjo Elezkano
- ‘Maitasun mezulariak’ Juanjo Elezkano
- ‘Poz-pozik’ Juanjo Elezkano
- ‘Maria da Jainkoaren ama’ Juanjo Elezkano
- ‘Zatoz Espiritu Santua’ Juanjo Elezkano
- ‘Eskerrik asko, Jauna’ Juanjo Elezkano
- 'Jesus, benetako adiskide’ Juanjo Elezkano
Anexo
"Benetan entzuteko artea landu behar dugu, gure belarrietatik sartzen denaz jabetzea baino gehiago dena. Bestearekiko komunikazioan, bihotzak hurbiltzeko gaitasuna lehenetsi behar dugu" (EG 171)
Elkarrizketa bat egituratzen lagun diezazuketen galdera ireki batzuk eskaintzen dizkizugu, pertsonen kezkak, ahalmenak eta ametsak ulertzen lagungarri izan nahi dutenak. Agian dagoeneko erabiltzen dituzu Caritasen egiten duzun lanean.
Topaketa aldez aurretik prestatzea beharrezkoa da beti, elkarrizketa erraz, arautu eta egituratu bat antolatuz. Honek beste pertsonarekin hizketan hasteko aukera emango digu, itaunketa gisa galdetzea saihestuz.
Halaber, garrantzitsua da agurra, ongietorria eta aurkezpenak zaintzea, irribarreak ez ahaztea eta elkarrizketa hastean gutxieneko datu-bilketa egitea (inoiz hiru baino gehiago).
- Zerk kezkatzen zaitu?
- Nola lagundu zaitzakegu?
- Zer pentsatu duzu egoera honi aurre egiteko? Zein dira zure bizitza-proiektuak?
- Nola zaude?
- Zer gustatuko litzaizuke egitea?
- Zertan zara ona edo zer gustatzen zaizu egitea? Zeintzuk dira zure zaletasunak?
- Zertan duzu interesa? Nola dago zure familia?
- Nortzuk dira zure lagun onenak eta zein harreman duzu haiekin?
- Nola sentitzen zara bizi zaren auzoan?