6. fitxa
ZERTARAKO AKONPAINATZEN DUGU? (II)
Otoitz egiten dugu
Mostaza-haziaren parabola (Mt 13, 31-32)
Jesusek beste parabola hau kontatu zien:
«Jainkoaren erregetza gizon batek soroan ereiten duen mostazahaziaren antzekoa da. Hazi guztien artean txikiena da; baina, hazten denean, beste barazki guztiak baino handiago bihurtzen da, txoriek etorri eta adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza».
Legamiaren parabola (Mt 13, 33)
Beste parabola bat ere esan zien:
«Jainkoaren erreinua emakume batek hiru irin-neurrirekin nahasten duen legamiarekin konparatu daiteke, ore guztia harrotu dadin».
Gogoeta egiten dugu
Parabola hauek erakusten digute zerbait bikiak, ia ikustezina, eraldaketa sakona eragin dezakeela eta eragin behar duela.
Caritasen laguntzeak zentzu sakon hori du pobrezia eta bazterketa betikotzen dituzten egitura sozial bidegabeak eraldatu nahia. "Gure eginkizuna, egoera politiko zehatzetan, gizarte-bizitzaren printzipio eta balio moralak praktikan jarri ditzaketen ekintzak identifikatzea da. Horretarako, norbanako eta komunitatearen hausnarketa bultzatu behar da egoeren ezagutza, gizarte-zientzien eta tresna egokien laguntzaz aztertua, errealitateari buruzko gogoeta sistematikoa, Ebanjelioaren mezua eta Elizaren gizarte-irakaskuntza, eta egungo egoera modu positiboan eboluzionatzeko aukerak identifikatzea" (CDSI 568).
Akonpainamenduak zerbait txikia dirudi, pertsonen premiak konpontzen ez dituena (diru-sarrera falta, lana edo/eta etxebizitza lortzeko zailtasunak). Baina legamiak bezala jokatzen du sarean lan eginez sentsibilizazio sozialaren edo/eta eragin politikoaren bidez biderkatzen dugunean.
Gure buruei galdetu
1. Caritasen zure eginkizuna betetzerakoan, inoiz saiatu al zara (edo lortu duzu) gizarte-egitura bidegaberen bat aldatzen? Nolakoa izan da prozesua? Artatzen dituzun pertsonek salaketa edo/eta sentsibilizazio prozesu horretan parte hartu zuten?
2. Aurkitzen dituzun zailtasunak identifika ditzakezu, sarean lan egitea edo egoera bidegabeak salatzea eragozten dizutenak? Irtenbiderik bururatzen al zaizu horiei aurre egiteko?
Gogoratzeko
“Karitatea benetan apartekoa izan dadin eta horrela ikustarazteko, beharrezkoa da: lagun hurkoan Jainkoaren irudia ikustea, lagundutako pertsonaren askatasuna eta duintasuna gauza guztien gainetik babestea, justiziaz zor dena karitate gisa ez ematea, gaitzen jatorriei aurre egitea, eta laguntza ematea jasotzen duena pixkanakapixkanaka kanpoko menpekotasunetik askatzen joateko moduan, haren autonomia bultzatuz” (AA, 8)
Glosario, musika eta eranskina
AA: Apostolicam Actuositatem - Vatikano II. kontzilioko dekretua, laikoen apostolutzari buruzkoa (1965)
CDSI: Elizaren Doktrina Sozialaren laburpena.
EG: Evangelii Gaudium - Francisco aita santuaren apostolu-erregua Ebanjelioa egungo munduan iragartzeari buruz (2013)
FT: Fratelli Tutti - Francisco aita santuak anaitasunari eta adiskidetasun sozialari buruz idatzitako enklizika (2020)
LS: Laudato Si’ - Francisco aita santuaren entziklika etxe komunaren eta ingurumenaren zaintzari buruz (2015)
- ‘Jainkoa geurekin dugu’ Juanjo Elezkano
- ‘Dena da zeurea’ Juanjo Elezkano
- ‘Errukitsua da geure Jainkoa’ Juanjo Elezkano
- ‘Maitasun mezulariak’ Juanjo Elezkano
- ‘Poz-pozik’ Juanjo Elezkano
- ‘Maria da Jainkoaren ama’ Juanjo Elezkano
- ‘Zatoz Espiritu Santua’ Juanjo Elezkano
- ‘Eskerrik asko, Jauna’ Juanjo Elezkano
- 'Jesus, benetako adiskide’ Juanjo Elezkano
Anexo
"Benetan entzuteko artea landu behar dugu, gure belarrietatik sartzen denaz jabetzea baino gehiago dena. Bestearekiko komunikazioan, bihotzak hurbiltzeko gaitasuna lehenetsi behar dugu" (EG 171)
Elkarrizketa bat egituratzen lagun diezazuketen galdera ireki batzuk eskaintzen dizkizugu, pertsonen kezkak, ahalmenak eta ametsak ulertzen lagungarri izan nahi dutenak. Agian dagoeneko erabiltzen dituzu Caritasen egiten duzun lanean.
Topaketa aldez aurretik prestatzea beharrezkoa da beti, elkarrizketa erraz, arautu eta egituratu bat antolatuz. Honek beste pertsonarekin hizketan hasteko aukera emango digu, itaunketa gisa galdetzea saihestuz.
Halaber, garrantzitsua da agurra, ongietorria eta aurkezpenak zaintzea, irribarreak ez ahaztea eta elkarrizketa hastean gutxieneko datu-bilketa egitea (inoiz hiru baino gehiago).
- Zerk kezkatzen zaitu?
- Nola lagundu zaitzakegu?
- Zer pentsatu duzu egoera honi aurre egiteko? Zein dira zure bizitza-proiektuak?
- Nola zaude?
- Zer gustatuko litzaizuke egitea?
- Zertan zara ona edo zer gustatzen zaizu egitea? Zeintzuk dira zure zaletasunak?
- Zertan duzu interesa? Nola dago zure familia?
- Nortzuk dira zure lagun onenak eta zein harreman duzu haiekin?
- Nola sentitzen zara bizi zaren auzoan?