5. fitxa
ZERTARAKO AKONPAINATZEN DUGU? (I)
Otoitz egiten dugu
Jesusek elbarri bat sendatzen du (Mk 2, 1-12)
Bildu zen jendetzarekin, ez zegoen inon tokirik, ezta atarian ere. Eta mezua adierazten zien. Hartan, elbarri bat ekarri zioten lau lagunen artean. Baina jendetzagatik, Jesusenganaino ezin zuten eraman. Orduan, pareko etxeko sabaia zulatu eta hortik jaitsi zuten elbarria ohatila batean. Jesusek, haien sinesmena ikusirik, elbarriari esan zion :
–Seme, barkatuak dituzu bekatuak.
Bazeuden han eserita zenbait lege-maisu, eta hau zioten beren baitan:
- Nola du halako ausardia? Biraoka ari da. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?
Jesus pentsatzen zutenaz jabetu eta honela esan zien:
– Zergatik pentsatzen duzue hori? Zer da errazago, elbarriari «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki, hartu zure ohatila eta zabiltza» esatea? Erakutsiko dizuet, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.
Eta elbarriari esan zion :
– Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
Elbarria jaiki, ohatila hartu eta guztien aurrean oinez atera zen.
Gogoeta egiten dugu
Zertarako laguntzen dugu? Caritasek funtsezkotzat jotzen du galdera hau, baita haren erantzuna ere. Gure laguntza ez da soilik arlo materialera mugatzen, horrez gain, pertsonak ahalduntzea bilatzen du, altxatu eta euren kabuz ibili ahal izateko. Pertsonen bizi-baldintzak eraldatzeko akonpainatzen dugu, hau da, laguntza egokia ematen diegu, beraiek izan daitezen 'beren ohatila hartu eta ibili ahal izango dutenak.
Akonpainamenduak, beraz, ahaztu behar ez dugun helmuga du. Pertsonek beren ohatila hartu eta ibiltzeko autonomia nahikoa lortzeko aukerak eta/edo beharrezko laguntzak sortzea eskatzen digu. "Jaiki" pertsonen gaitasunetan sinesteko deia da. Hortaz, Akonpainatzea pertsona guztiek gaitasun eta ahalmenak dituztela onartzea da, gizarte- laguntza egokiarekin (materiala, emozionala, espirituala, harremanezkoa...) garatu ditzaketen gaitasunak eta ahalmenak
Nos preguntamos
1. Caritasen egiten duzun lanean, pertsonen ahalduntzea sustatuz aukerak sortzea lortu duzun pertsona, uneak edo egoerak gogoratzen al dituzu? Zeintzuk izan dira hori lortzeko martxan jarri zenituen babesak?
2. Aukerak sortzea eta pertsonak ahalduntzea zailtzen dizuten egoerak aipatu ditzakezu? Nola egin diezaiekezu aurre?
Gogoratzeko
“’Jaiki’ horrek esan nahi du norberaren lehen konpromisoa beste pertsona batekiko eta, batez ere, (...) erakunde politiko eta sozialena eta haien arduradunena, sustapen-lana izan behar dela, pertsonaren garapen integrala lortu nahi bada” (CDSI 131)
Glosario, musika eta eranskina
AA: Apostolicam Actuositatem - Vatikano II. kontzilioko dekretua, laikoen apostolutzari buruzkoa (1965)
CDSI: Elizaren Doktrina Sozialaren laburpena.
EG: Evangelii Gaudium - Francisco aita santuaren apostolu-erregua Ebanjelioa egungo munduan iragartzeari buruz (2013)
FT: Fratelli Tutti - Francisco aita santuak anaitasunari eta adiskidetasun sozialari buruz idatzitako enklizika (2020)
LS: Laudato Si’ - Francisco aita santuaren entziklika etxe komunaren eta ingurumenaren zaintzari buruz (2015)
- ‘Jainkoa geurekin dugu’ Juanjo Elezkano
- ‘Dena da zeurea’ Juanjo Elezkano
- ‘Errukitsua da geure Jainkoa’ Juanjo Elezkano
- ‘Maitasun mezulariak’ Juanjo Elezkano
- ‘Poz-pozik’ Juanjo Elezkano
- ‘Maria da Jainkoaren ama’ Juanjo Elezkano
- ‘Zatoz Espiritu Santua’ Juanjo Elezkano
- ‘Eskerrik asko, Jauna’ Juanjo Elezkano
- 'Jesus, benetako adiskide’ Juanjo Elezkano
Anexo
"Benetan entzuteko artea landu behar dugu, gure belarrietatik sartzen denaz jabetzea baino gehiago dena. Bestearekiko komunikazioan, bihotzak hurbiltzeko gaitasuna lehenetsi behar dugu" (EG 171)
Elkarrizketa bat egituratzen lagun diezazuketen galdera ireki batzuk eskaintzen dizkizugu, pertsonen kezkak, ahalmenak eta ametsak ulertzen lagungarri izan nahi dutenak. Agian dagoeneko erabiltzen dituzu Caritasen egiten duzun lanean.
Topaketa aldez aurretik prestatzea beharrezkoa da beti, elkarrizketa erraz, arautu eta egituratu bat antolatuz. Honek beste pertsonarekin hizketan hasteko aukera emango digu, itaunketa gisa galdetzea saihestuz.
Halaber, garrantzitsua da agurra, ongietorria eta aurkezpenak zaintzea, irribarreak ez ahaztea eta elkarrizketa hastean gutxieneko datu-bilketa egitea (inoiz hiru baino gehiago).
- Zerk kezkatzen zaitu?
- Nola lagundu zaitzakegu?
- Zer pentsatu duzu egoera honi aurre egiteko? Zein dira zure bizitza-proiektuak?
- Nola zaude?
- Zer gustatuko litzaizuke egitea?
- Zertan zara ona edo zer gustatzen zaizu egitea? Zeintzuk dira zure zaletasunak?
- Zertan duzu interesa? Nola dago zure familia?
- Nortzuk dira zure lagun onenak eta zein harreman duzu haiekin?
- Nola sentitzen zara bizi zaren auzoan?