4. fitxa
ZERTAN DATZA AKONPAINATZEA? (II)
Otoitz egiten dugu
Jesus eta Samariako emakumea (Jn 4, 8-15)
Samariako emakume bat putzura etorri zen ur bila. Jesusek esan zion:
– Emadazu edaten.
Orduan, emakume samariarrak esan zion:
– Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik).
Jesusek erantzun zion:
– Jainkoak ematen duena eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke.
Emakumeak esan zion:
–Jauna, ez daukazu ura zerekin atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori? Gure aita Jakobek utzi zigun putzu hau eta bertatik edan zuten berak, beraren seme-alabek eta abereek. Hura baino handiagoa al zara zu?
Jesusek ihardetsi zion:
– Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da; nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan.
Orduan, emakumeak:
– Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan.
Gogoeta egiten dugu
Laguntzeak konfiantza dakar, topaketaren eta elkarrizketaren bidez eraikitzen dena, pertsonek gugan eta gure laguntza-asmoetan izan ditzaketen mesfidantza, beldur eta zalantzei aurre eginez. Pasartean, Jesusek badaki denbora eskaini behar diola topaketari eta elkarrizketari emakume samariarraren bestelako jarrera lortzeko.
Batzuetan, zama handia jartzen dugu sostengatzen ditugun pertsonengan euren egoera konplexuen egia kontatu diezaguten. Konfiantza eskatzen diegu, aurretik konfiantza hori landu gabe. Konfiantza irabazi egin behar da eta, horretarako, harremanak sortzeko dugun gaitasuna jokoan jarri behar dugu aurrean dugun pertsonak gugan konfiantza izatea erabaki dezan. Konfiantza pazientzia eta zaintza ariketa da gure aldetik, eta askatasun ariketa aurrean dugun pertsonaren aldetik. Halaber, ulertu behar dugu, hainbat arrazoi egon daitezkeela (mingarriak, ziurrenik), pertsonek jada ez dutela inorengan konfiantzarik.
Konfiantza denbora eskainiz eraikitzen goaz, pertsonen kezken inguruan elkarrizketak eraikiz, auzoan egunerokotasuna partekatuz, bere bizitzarekin aurrera jarraitzeko arrazoiez galdetuz, bere zoriontasun proiektua bultzatuz.
Gure buruei galdetu
1. Zein da gure konfiantza maila? Uste al duzu artatzen ditugun pertsonek fidagarritzat jotzen gaituztela? Identifikatu Caritasen egiten duzun lanean, pertsonak, uneak edo egoerak pertsonek zugan konfiantza dutela sentitu duzunak.
2. Pertsonen konfiantza nola lortu (edo/eta konfiantza handiagoko espazioak nola sortu) pentsatzeari denbora eskaintzen al diogu? Zein oztopo gainditu behar ditugu konfiantza hori lortzeko?
Para recordar
“Gure konpromisoa ez datza ekintzetan edo/eta sustapen eta laguntza programetan. Izpirituak mugiarazten duena ez da neurrigabeko aktibismoa, baizik eta beste pertsonarengan jarritako arreta, «nerekin» bat bezala ulertuta” (EG 199)
Glosario, musika eta eranskina
AA: Apostolicam Actuositatem - Vatikano II. kontzilioko dekretua, laikoen apostolutzari buruzkoa (1965)
CDSI: Elizaren Doktrina Sozialaren laburpena.
EG: Evangelii Gaudium - Francisco aita santuaren apostolu-erregua Ebanjelioa egungo munduan iragartzeari buruz (2013)
FT: Fratelli Tutti - Francisco aita santuak anaitasunari eta adiskidetasun sozialari buruz idatzitako enklizika (2020)
LS: Laudato Si’ - Francisco aita santuaren entziklika etxe komunaren eta ingurumenaren zaintzari buruz (2015)
- ‘Jainkoa geurekin dugu’ Juanjo Elezkano
- ‘Dena da zeurea’ Juanjo Elezkano
- ‘Errukitsua da geure Jainkoa’ Juanjo Elezkano
- ‘Maitasun mezulariak’ Juanjo Elezkano
- ‘Poz-pozik’ Juanjo Elezkano
- ‘Maria da Jainkoaren ama’ Juanjo Elezkano
- ‘Zatoz Espiritu Santua’ Juanjo Elezkano
- ‘Eskerrik asko, Jauna’ Juanjo Elezkano
- 'Jesus, benetako adiskide’ Juanjo Elezkano
Anexo
"Benetan entzuteko artea landu behar dugu, gure belarrietatik sartzen denaz jabetzea baino gehiago dena. Bestearekiko komunikazioan, bihotzak hurbiltzeko gaitasuna lehenetsi behar dugu" (EG 171)
Elkarrizketa bat egituratzen lagun diezazuketen galdera ireki batzuk eskaintzen dizkizugu, pertsonen kezkak, ahalmenak eta ametsak ulertzen lagungarri izan nahi dutenak. Agian dagoeneko erabiltzen dituzu Caritasen egiten duzun lanean.
Topaketa aldez aurretik prestatzea beharrezkoa da beti, elkarrizketa erraz, arautu eta egituratu bat antolatuz. Honek beste pertsonarekin hizketan hasteko aukera emango digu, itaunketa gisa galdetzea saihestuz.
Halaber, garrantzitsua da agurra, ongietorria eta aurkezpenak zaintzea, irribarreak ez ahaztea eta elkarrizketa hastean gutxieneko datu-bilketa egitea (inoiz hiru baino gehiago).
- Zerk kezkatzen zaitu?
- Nola lagundu zaitzakegu?
- Zer pentsatu duzu egoera honi aurre egiteko? Zein dira zure bizitza-proiektuak?
- Nola zaude?
- Zer gustatuko litzaizuke egitea?
- Zertan zara ona edo zer gustatzen zaizu egitea? Zeintzuk dira zure zaletasunak?
- Zertan duzu interesa? Nola dago zure familia?
- Nortzuk dira zure lagun onenak eta zein harreman duzu haiekin?
- Nola sentitzen zara bizi zaren auzoan?