fbpx Acompañar 9 - EU | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

9. fitxa

ENTZUTEAZ HASI

Otoitz egiten dugu

Jesusek Bartimeo itsua sendatzen du (Mk 10, 46-50)

Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza artean hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita. Jesus nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:

– Daviden Semea, Jesus, nitaz erruki zaitez!

Askok agiraka egin zioten isilarazi nahian; baina hark are ozenago egiten zuen oihu:

– Daviden Semea, nitaz erruki zaitez!

Jesusek, geldituta, agindu zuen:

- Dei egiozue.

Itsuari dei egin zioten, esanez:

– Animo, altxa zaitez! Deika ari zaik.

Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen itsua. Behin Jesusengana gerturatu zenean, honek galdetu zion:

- Zer nahi duzu zugan egitea?

Gogoeta egiten dugu

Entzuteak du lehentasuna. Caritasera hurbiltzen diren pertsonek ere entzutea eta babesa eskatzen dute, askotan konponbiderik ez duen arazo baten aurrean.

Entzutea segurtasuna bilatzea da, beldurrari, ziurgabetasunari, minari.... aurre egiteko. Pertsonek dituzten behar emozionalak eta harremanetakoak betetzen dituen espazioa da. Benetako elkarrizketa emateko ezinbestekoa bada ere, 'benetan entzutea ez da zerbait naturala. Praktika eskatzen duen artea da.

BENETAN ENTZUTEA ERRAZTEN DUTEN HITZAK

- "Kontaidazu" - "Aditzen zaitut" - "Zein garrantzitsua esaten didazuna hainbesteko zentzua du!" - "Hitzik gabe geratzen naiz" - "Asko sentitzen dut" "Badakizu hemen nagoela" - "Ez nau harritzen horrela egoteak" - "Ea zer egin dezakegun pixkanaka" - "Eman denbora... Behar duzuna."

Gure buruei galdetu

1. Caritasen betetzen duzun eginkizunean, aipatu ditzakezu benetan entzuten dituzun pertsonak, uneak edo egoerak, non ez zaren aurreratzen oraindik planteatu ez dizkizuten egoera edo beharrei erantzutera?

2. Benetan entzutea zaila egiten dizuten zailtasunak identifikatu ditzakezu? Konponbiderik bururatzen al zaizu?

Gogoratzeko

“Eliza «irekia» ateak zabalik dituen Eliza da. Giza periferietara iristeko helburua izateak ez du esan nahi mundurantz noraezean eta zentzurik gabe korrika egitea. Are gehiago, askotan pausoa gelditzea esan nahi du, begietara begiratzeko eta entzuteko, premiak alde batera utziz, bide-bazterrean gelditu denari laguntzeko. Batzuetan, seme iriolearen aita bezala jokatzea da: ateak zabalik utzi, itzultzen denean zailtasunik gabe sartu dadin” (EG 46)

Glosario, musika eta eranskina

AA: Apostolicam Actuositatem - Vatikano II. kontzilioko dekretua, laikoen apostolutzari buruzkoa (1965) 

CDSI: Elizaren Doktrina Sozialaren laburpena.

EG: Evangelii Gaudium - Francisco aita santuaren apostolu-erregua Ebanjelioa egungo munduan  iragartzeari buruz (2013)

FT: Fratelli Tutti - Francisco aita santuak anaitasunari eta adiskidetasun sozialari buruz idatzitako enklizika (2020)

LS: Laudato Si’ - Francisco aita santuaren entziklika etxe komunaren eta ingurumenaren zaintzari buruz (2015)

Anexo

"Benetan entzuteko artea landu behar dugu, gure belarrietatik sartzen denaz jabetzea baino gehiago dena. Bestearekiko komunikazioan, bihotzak hurbiltzeko gaitasuna lehenetsi behar dugu" (EG 171)

Elkarrizketa bat egituratzen lagun diezazuketen galdera ireki batzuk eskaintzen dizkizugu, pertsonen kezkak, ahalmenak eta ametsak ulertzen lagungarri izan nahi dutenak. Agian dagoeneko erabiltzen dituzu Caritasen egiten duzun lanean.

Topaketa aldez aurretik prestatzea beharrezkoa da beti, elkarrizketa erraz, arautu eta egituratu bat antolatuz. Honek beste pertsonarekin hizketan hasteko aukera emango digu, itaunketa gisa galdetzea saihestuz.

Halaber, garrantzitsua da agurra, ongietorria eta aurkezpenak zaintzea, irribarreak ez ahaztea eta elkarrizketa hastean gutxieneko datu-bilketa egitea (inoiz hiru baino gehiago).