Diru-sarrera nahikorik ez edukitzea da oraindik gizarte-bazterketaren adierazpenik zuzenenetako bat. Etxeek oinarrizko premiak bete ezin dituztenean, zailtasun materialak larriagotzeaz gain, gizarteratze-prozesuei eusteko gaitasuna ere ahuldu egiten da. Egoera askotan, urritasun ekonomiko hori beste zailtasun batzuekin nahasten da, hala nola bizitoki-ezegonkortasuna, lan-prekaritatea edo eskubideak lortzeko oztopoak.
2025ean, Caritas Gipuzkoak 5.702 pertsonari lagundu zien eremu honetan, eta 1.177.006 euro bideratu zituen bizirauteari eta diru-sarrerei lotutako zuzeneko laguntza ekonomikoetara.
5.702 pertsona
1.177.006 €
Esku-hartzearen eginkizuna eta ikusitako aldaketak
Erantzuna, batez ere, parrokia-sarearen bidez egituratu zen, zeinak, berriz ere, funtsezko rola bete baitzuen pobrezia-egoeran edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei eta etxeei entzun, premiak antzeman, lehenengo harrera egin eta egunerokoan eusteko lanean. Laguntza horiei esker, larrialdi ekonomikoko egoerei aurre egin ahal izan zitzaien. Kasu askotan, sakoneko egoera ez zuten beren kabuz konpondu, baina oinarrizko egonkortasun bat izatea ahalbidetu zuten, bazterketa larriagotzeko arriskua murriztuz. Horren balioa, beraz, ez datza soilik mobilizatutako bolumen ekonomikoan, baizik eta haustura handiagoak saihesteko, eguneroko egonkortasuna zaintzeko eta inklusio-ibilbideak irekita mantentzeko duen gaitasunean.