fbpx 2025 MEMORIA: Bizitoki-inklusioa eta etxebizitza | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
2025 MEMORIA: Bizitoki-inklusioa eta etxebizitza
2025 MEMORIA: Bizitoki-inklusioa eta etxebizitza
Inclusión residencial y vivienda (vivienda de miriam etxea en rentería)

Etxebizitza duina, egokia eta egonkorra lortzea da gizarteratzeko baldintzarik erabakigarrienetako bat. Eskubide hori ahultzen denean, bizitoki-bazterketa larriagotzeaz gain, eragina du osasunean, enpleguan, eskolatzean, erroldatzean, bizitza komunitarioan eta egonkortasuna duen bizi-proiektu bati eusteko aukeran

 

2025ean, Caritas Gipuzkoak 2.444 pertsonari lagundu zien eremu honetan, eta 937.544 euro bideratu zituen etxebizitzari, ostatuari eta bizitoki-arretari lotutako laguntza ekonomikoetara.

2.444 pertsona

937.544€

Esku-hartzearen eginkizuna eta ikusitako aldaketak

Eremu honek bizitoki-bazterketa larriaren arriskua murrizten eta bizitegi-egonkortasuneko gutxieneko baldintzei eusten laguntzen du. Helburua ez da bizilekura edo laguntza ekonomikora mugatzen, hausturak saihestea, bizi-ibilbide hauskorrak babestea eta ingurune seguruagoak eskaintzea ere badu helburu, horiek baitira, gizarte- eta hezkuntza-akonpainamenduaren bidez, gizarteratze-prozesuei eusteko edo haiek berreraikitzeko oinarriak.

Laguntza ekonomikoen zatirik handiena lurralde-sarearen bidez (2.118 pertsona) eta Bidelagunen bidez (67 pertsona) bideratu zen. Bestalde, Hotzaldik eta Aterpek bizitoki-bazterkeriako edo etxegabetasuneko egoeran zeuden 137 pertsona hartu zituzten. Trintxerrek, Emekik eta Sorabillak 66 pertsona lagundu zituzten bizilekua izateko, gizarte-arretako eta gizarte- eta hezkuntza-arloko esku hartzeko prozesuen bidez. Azkenik, Zubia programak etxebizitza-galerarekin edo bizitoki-ezegonkortasunarekin loturiko egoerei erantzun zien; kasu gehienetan, zaintzapean adingabeak zituzten familiak izan ziren (56 pertsona). Urte amaieran, gainera, Miriam Etxea zabaldu genuen Errenterian. Emakumeei bereziki zuzendutako egoitza da.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.