Caritas Gipuzkoaren gizarte-ekintza gure inguruneko pobreziarekin eta bazterketarekin konprometitutako pertsonen inplikazioan oinarritzen da. Eremu honek lurraldean parte-hartze sozialerako sare zabal bati eusten eta boluntariotzak funtsezko eragile gisa (akonpainamendurako, komunitaterako eta eraldaketa sozialerako) betetzen duen rola indartzen laguntzen du.
2025ean 861 boluntariok parte hartu zuten Caritas Gipuzkoan, eta haietatik 152 lehen aldiz jardun dira.
861
boluntario
%65 emakumeak
%35 gizonak
Esku-hartzearen eginkizuna eta ekintza-ildo nagusiak
Boluntarioak zaintzeak berekin dakar harrera-, prestakuntza-, akonpainamendu- eta partaidetza-prozesuak eskaintzea, haien konpromisoa, Caritasen misioarekin duten lotura eta parte-hartze sozial eta komunitarioko esperientzia indartzeko. Eremu honetako esku-hartzea lau ildo osagarriren bidez egituratu da:
- Harrera eta onarpena: hilean bi hitzaldi informatibo eskaini dira boluntario berrientzat. Zeregin horietaz 4 boluntariok osatutako Zaindu kudeaketa-taldea arduratzen da.
- Akonpainamendua eta jarraipena: boluntariotza-arloaren eta zerbitzu, zentro eta programen arteko koordinazio-bilerak, baita akonpainamendua emateko eta jarraipena egiteko espazioak ere. Gainera, antolaketa-espazioak, hala nola Boluntariotzako Mahai Teknikoa eta Erreferenteen Mahaia.
- Prestakuntza: nabarmentzekoak dira Ibilian 2025, Topaki 2025 – Caritas Euskadiko boluntarioen topaketa eta erakundearen urteko batzarra. Era berean, “Entzuteko artea” tailerra, “A25: GEEtik abiatuta, indarkeria matxistei aurre egitea” prestakuntza, eta “Norbere burua zaindu, Caritaseko bidelaguntza eta gizarte-lana sendotzeko” eta “Espiritualitatea bihotzetik eta arrazoitik” tailerrak. Honako gai hauek landu dituzte, besteak beste: pobrezia, duintasuna, espiritualtasuna, osasun mentala eta zaintza.
- Topaketa- eta errekonozimendu-guneak: besteak beste, Boluntarioen Gala edo Zarautz, Zumarraga eta Beasaingo Boluntarioen azokak.