Hezkuntza-desberdintasunak pobrezia eta gizarte-bazterketa gertatzeko bideetako bat dira oraindik ere. Haurrak eta nerabeak prekaritateak, hizkuntza-oztopoek edo laguntza nahikorik ezak markatutako testuinguruetan hazten direnean, areagotu egiten dira ikaskuntzei eusteko, baldintza berdinetan parte hartzeko eta hezkuntza-ibilbideak arrakastaz garatzeko zailtasunak.
2025ean, Caritas Gipuzkoak 63 familietako 96 haurri lagun egin zien Bultzada programaren bidez.
96 haur
63 familia
Esku-hartzearen eginkizuna eta ikusitako aldaketak
Eskola- eta hezkuntza-laguntzari esker, ikaskuntzei eutsi zitzaien, ikasteko ohiturak indartu ziren, eskolarekiko lotura hobetu zen eta haur eta familientzako babes- eta konfiantza-espazioak sortu ziren. Ekarpena ez da errefortzu akademikora mugatzen, ongizate emozionalean, aukera berdintasunean eta haurtzarotik bazterkeria-ibilbideak prebenitzen ere laguntzen baitu.
Esku-hartzea, batez ere, eskolako errefortzuko hiru gune osagarriren bidez garatu zen: Bultzada, Kumme eta Ikasi Akademia. Haietan guztietan bi alderdi nagusi lantzen dira: lehena, laguntza (banakakoa eta taldekoa) eskolako lanetan eta ikaskuntzetan, bai eta gizarte- eta hezkuntza-akonpainamendua ere. Horretaz gain, ikastetxeekiko koordinazioa eta ikasle bakoitzaren jarraipena ere barne hartzen ditu. Bigarrenik, arlo horrek hezkuntzaren familia-dimentsioa lantzen du, eta indartu egiten du gurasoen inplikazioa, eta, ondorioz, eskolan jarraitzea bultzatzen du.