fbpx 2025 MEMORIA: Hezkuntza-inguruneko sentsibilizazioa | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
2025 MEMORIA: Hezkuntza-inguruneko sentsibilizazioa
2025 MEMORIA: Hezkuntza-inguruneko sentsibilizazioa
Sensibilización en el ámbito educativo

Gizarte bidezkoago bat eraikitzeko, hezkuntza-prozesuak ere behar dira, pobrezia, bazterketa eta haien kausak ulertzen laguntzeko, baita zenbait balio sustatzeko ere, hala nola duintasuna, elkartasuna, justizia soziala  eta konpromiso komunitarioa. Esku-hartzea proposamen pedagogikoen bidez antolatu zen, bai ikasgeletan, bai ikasgeletatik kanpo. Jarduera horrek, gainera, hezkuntza-munduarekin batera egiten den lana indartzen laguntzen du.

 

Caritas Gipuzkoak 30 sentsibilizazio-saio baino gehiago eman zituen ikastetxeetan (Lehen Hezkuntzan,  DBHn eta Batxilergoan), eta 500 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten. 

 

500 ikasle

30 saio

Esku-hartzearen eginkizuna eta ekintza-ildo nagusiak

2025ean, besteak beste, zentro hauetan egon gara: Toki Alai, Pio Baroja, Hirubide, Oianguren, La Salle-Legazpi, Iraurgi, Antigua-Luberri, Salestarrak-Urnieta, Zumaiena, Cebank eta Beasaingo ikastola. Horretaz gain, 12 bisita antolatu dira ikastetxe eta programetara (Hotzaldi, Lamorus, Altza-Baratza eta Gizaide), ikasgelako lanak babestu dira (La Salle-Donostia, Laskorain ikastola), eta baita irakasleekin adostutako beste proposamen batzuk ere (Iraurgi ikastetxeko bizikidetzak). Gainera, auzolandegietako esperientzia batzuk bideratu ziren Argizai Scout Taldea-Bilbaorekin (Trintxer, Lamorus eta Gizaide) eta Deustuko Unibertsitatearekin (Aterpe eta Sorabilla). La Salle-Bilbao Ibilbide Solidarioaren bisita ere jaso genuen. 

Datu horiek erakusten dute jarduerak nabarmen egin duela gora aurreko urtearekin alderatuta, bai parte hartu duten ikasleei dagokienez, bai garatutako ekintzen aniztasunari dagokionez. 

Hezkuntza-arloko sentsibilizazio-lana Sentsibilizazio Mahaian oinarritu zen, zeinak hezkuntza-espazioetara eramateko materialak landu baititu (dinamikak, bideoak, glosario komun bat...), baita saioen ebaluazioa hobetzeko tresnak ere.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.