Gizarteratzeko, oinarrizko premiak asetzeaz gain, beharrezkoak dira honako hauek ere: pertsonen arteko loturak, partaide izateko espazioak, elkarrekiko aitorpena eta bizitza sozialean eta komunitarioan parte hartzeko benetako aukerak. Honela laburbildu genezake: zerbaiten parte sentitzea.
300 pertsonak parte hartu zuten Caritas Gipuzkoako zentroek, programek eta lurralde-espazioek bultzatutako inklusio komunitarioko ekimenetan.
300 parte-hartzaile
Esku-hartzearen eginkizuna eta ikusitako aldaketa
Eremu honetan garatutako ekintzen helburua da isolamenduari eta gizarte-desloturari konponbidea aurkitzea. Helburua da espazio partekatuak eskaintzea, harreman esanguratsuak sortzea eta komunitateko kide izatearen esperientzia berreraikitzea.
Kulturaren eta aisialdiaren eremuan, bisitak sustatu ziren Aquariumera, Albaolara, Arantzazura, Santa Klarara, Balenciaga Museora eta Zinemaldira, besteak beste. Jarduera fisikoari eta kirolari dagokienez, irteerak egin ziren hondartzara edo mendira, surf-, eski- edo futbol-jarduerak gauzatu ziren edo ping-pong eta futbolin-txapelketak bultzatu ziren. Iaz, halaber, hainbat jai eta ospakizunetarako gune eta pertenentziazko espazio antolatu ziren, hala nola “Zapore Anitz” arrozak, Trintxerpeko Karmengo jaietako tortilla-lehiaketa, arkumearen festa, Gabonetako errezitaldiak, afari partekatuak eta zenbait udalerritako jaietan parte hartzea. Sorabilla zentroak Artzain Onaren katedralaren 75. urteurrena zela-eta antolatutako luminiszentzia-ikuskizunean ere parte hartu zuen. Azkenik, arlo horrek parte hartzeko espazioak eta sare komunitarioak landu zituen. Aterpek, adibidez, erabiltzaileekin batera pentsatutako eta antolatutako jarduerak abian jartzeko dinamika bat finkatu zuen, baita auzoarekiko lotura sustatzera bideratutako hogei bat jarduera ere. Gainera, eremu horren barruan, indartu egin zen auzoekiko, auzoelkarteekiko, tokiko merkataritzarekiko, Erlauntza sarearekiko eta inguruko beste espazio batzuekiko harremana.