Caritas Gipuzkoaren komunikazioak eta eragin publikoak helburu dute herritarrei hurbiltzea entitatea bidelagun dutenen errealitatea, bazterketaren irakurketa bidezkoago eta konplexuago bat sustatzea, eta konpromiso komunitarioa eta instituzionala indartzea askotan ikusezinak diren egoeren aurrean. Horrela, entitateak
sentsibilizatzeko eta eragiteko duen gaitasuna indartzen dute, eta, horretarako, komunikazio publiko eraldatzailea sustatzen dute.
60 agerpen baino gehiago komunikabideetan. 77 albiste zabaldu dira kanal propioen bidez.
Esku-hartzearen eginkizuna eta ekintza-ildo nagusiak
2025ean, jarraipena eman zitzaion etxebizitza duina izateko eskubideari buruzko kanpaina-sorta bati (“Itxaropena izateko etxebizitza, 2025eko Garizuma; “Etorkizun berria eraikitzeko etxebizitza”, 2025eko Corpusa). Era berean, iraileko kanpaina bertan behera utzi zen, ikasturte hasiera Etxerik Gabeko Pertsonen Mundu Egunean zentratzeko.
Gainera, 5 prentsaurreko antolatu ziren (Opil Solidario, Memoria, Etxerik Gabeko Pertsonen Eguna, eta Miriam Etxearen eta Irungo Taupagunearen irekiera), eta 60 elkarrizketa eta esku-hartze baino gehiago koordinatu ziren komunikabideetan, kontratatutako langileen, boluntarioen eta Caritaseko partaideen parte-hartzearekin. Horri 3 iritzi-artikulu eta prentsa-oharrak gehitu behar zaizkio. Eremu digitalean, Caritas Gipuzkoaren webgunearen birdiseinu integrala jarri zen abian, eta 77 albiste argitaratu ziren ele bitan, erakundearen webgunea eta sare sozialak elikatuz.
Gainera, bideo espezifiko batzuk egin ziren Garizuma, Pazko, Abendu eta Eguberrietako liturgia-kanpainetarako, baita erreportaje sakon bat ere M8aren harira (Bazterketak, generoak bereizten al ditu?). Arloaren lana honako hauekin osatzen da: entitatearen zentro eta programen komunikazioari eta kartelei emandako laguntza, material espezifikoak egitea, ekitaldien laburpenak egitea eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, hala nola Donostiako Elizbarrutiarekin eta Cáritas Españolarekin.