Caritas Gipuzkoaren nazioarteko lankidetzak karitatearen dimentsio unibertsala eta justizia globalarekiko konpromisoa adierazten ditu, elkarrekikotasunean, garapen integralean eta tokiko protagonismoan oinarritutako anaitasunezko lankidetza-eredu batetik abiatuta. Leon XIV.ak adierazi duen bezala, “bakea ez da gatazkaren ondorengo hilobiko isiltasuna, ez da zapalkuntzaren emaitza, baizik eta pertsonei begiratzen dien eta haien bizitza suspertzen duen dohaina”
2025ean, Caritas Gipuzkoak nazioarteko lankidetzako proiektuak bultzatu zituen 9 herrialdetan. Guztira, 611.218 euroko inbertsioa egin zuen laguntzetan, eta 12.235 pertsonarengana iritsi zen zuzenean.
9 herrialde
12.235 pertsona
611.218 euroko
diru-laguntzak
Esku-hartzearen eginkizuna eta ekintza-ildo nagusiak
Esparru honetan bultzatutako proiektuen helburua da garapen-prozesuak sustatzea, tokiko gaitasunak indartzea eta nazioarteko elkartasunaren kontzientzia indartzea. Horretarako, tokiko erakundeen eta bazkideen proiektuak babestu ziren, pobreziak, desparekotasunak eta gatazkek bereziki markatutako testuinguruetan.
Proiektuei dagokienez, 2025ean lau eremu nagusitan lan egin zen.
- Emakumea: proiektuak egin ziren Guatemalan, Kenyan, Bolivian, Beninen eta Mozambiken, 228.311 euroko inbertsioa baliatuta, eta 4.075 onuradun izan ziren.
- Elikagaien segurtasuna, jarduerak egin dira Bolivian, Bangladeshen, El Salvadorren eta Ekuadorren, 334.675,58 euroko inbertsioarekin, eta 16.673 onuradun izan dira.
- Hezkuntza. Dimentsio akademikoa barne hartzen duten proiektuekin, baina baita balioetan heztea eta komunitatea indartzea ere. Ekuadorren, Bolivian eta Kongoko Errepublika Demokratikoan egin dira proiektuak, eta 43.231,38 euroko inbertsioa eta 724 onuradun izan dituzte
- Erakunde gisa indartzea. Caritas Finlandiarekin garatutako proiektu batean zentratu da. 5.000 euroko inbertsioa bildu du eta 1.500 onuradun izan ditu. Jarduera honek indartu egin du eliz eta gizartesareekiko lankidetza, konplexutasun bereziko testuinguruetan
Proiektuez gain, Nazioarteko Lankidetzak bere jardueraren sentsibilizazio- eta zabalkunde-prozesu bat jarri zuen abian iaz, Caritas Gipuzkoako, elizbarrutiko, zonako taldeetako eta parrokietako talde profesionalekin partekatutako hitzaldi eta espazioen bidez eta Irungo Taupagunean eta antzeko espazioetan bere partaidetza indartuz. 2025ean hasitako beste lan bat nazioarteko boluntariotza sustatzekoa izan da, Cáritas Españolak sustatutako prestakuntzetan parte hartuz.