fbpx 2025 MEMORIA: Topaguneak eta bizitza komunitarioa | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
2025 MEMORIA: Topaguneak eta bizitza komunitarioa
2025 MEMORIA: Topaguneak eta bizitza komunitarioa
Espacios de encuentro y vida comunitaria

Espazio horien helburua da kristau-komunitatea osatzen dugun pertsonen arteko topaketa eta errekonozimendua bultzatzea, zenbait jardueratan parte hartuz eta, horrela, loturak eta partaide izatearen sentimendua sendotuz.

 

Esku-hartzearen eginkizuna eta ekintza-ildo nagusiak

Zentzu horretan, gizarte-dimentsioa duten eliz ospakizunak sustatu ziren; besteak beste, Gabonetako ospakizuna (Groseko San Inazio elizan, Donostian) edo Gabonetako Kontzertu Solidarioa (Donostiako Udal Txistulari Bandarekin eta Mariaren Bihotza Abesbatzarekin lankidetzan). Elizbarrutiko hiri-udalekuak antolatzen ere lagundu zuen.

Espazio publikoetako jarduerei dagokienez, 2025ean Opil Solidarioaren VI. edizioa egin zen; Irungo Taupagunea sentsibilizazio-gunea (etxebizitzari eta pertsona migratzaileen egoerari buruzko eztabaida publikoekin); eta Pertsona Migratzaileen Eguna gogoratu genuen zen Bidasoko mugan ekitaldi sinboliko batekin. 
Aktiboki parte hartu genuen, halaber, Isilune Zirkuluetan. Berritasun gisa, iaz jarri ziren martxan TaupaGros (Donostiako San Inazio elizaren inguruan) eta Taupa-bira. Azken honek ekimena Errenteria, Elgoibar, Tolosa, Zumarraga eta Zumaiara hurbildu zuen. Gainera, lehen aldiz, Afari Solidario bat sustatu zen, Caritasek lagun egiten dien gazteen egoerari buruzko sentsibilizazio-dinamika gisa.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.