fbpx Arantzazura martxa 2023 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Arantzazura martxa 2023
Arantzazura martxa 2023
Arantzazu 2023

Gipuzkoako Caritasetik 2023ko Arantzazuko Ibilaldian parte hartzera animatzen zaitugu. Aurten, bereziki, esanguratsua izango da gure lanaren presentzia, garizumako keinu solidarioa indartuz: Kaletik etxe batera. Ekimen honen bidez, etxebizitza bat eskuratu nahi da, etxebizitza hori ez duten 25 gaztek Hotzalditik – CARITAS GIPUZKOAren gizarte- eta egoitza-bazterkeriako egoeran dauden pertsonentzako gaueko harrera-zentrotik – irten eta etxe bat eraikitzeko bultzada aurki dezaten.

Kontuan izan, gainera, informazio hori.

Asteburu honetan, emango zenuten, noski, apirilaren 1ean egingo dugun Arantzazuko ibilaldiaren berri. Aurten bi aldaketa egingo ditugu:

  • Autobusak lehen Oñatin aparkatzen ziren, eta Ibilaldiko kideak Basilikan zeudela igotzen ziren Arantzazuko plazara. Aurten, ordea, ibilaldian igo behar dutenak hasierako puntuan utzi eta zuzenean gora igoko dira autobusak. Era horretan, oinez igotzeko indarrik ez dutenak autobusez igoko dira Basilikaraino goizeko bederatzietarako. Eta plazan pasiatuz edota Basilikan eserita entzun eta jarraitu ahal izango dute Ibilaldia megafonia bidez. Datorren igandean honen berri argi ematea eskatzen dizut. Ibilaldia oinez egiteko zailtasuna izan dezaketenak ere Arantzazura joatera animatuz.
  • Bederatziak eta erdietan hasten zen lehen Ibilaldia; aurten bederatzietan hasiko da. Eta Ibilaldia, Basilikan egingo dugun otoitzaldi labur batekin bukatuko da (Mezarik gabe). Otoitzaldia bukatu eta 13:00etan autobusetara joateko tartea luzatzea da helburua. Ibilaldi honek badu, otoitz egiteaz gainera, elkar ikusteko, agurtzeko eta harremana izateko ezaugarri berezia ere. Eta horretarako denbora luzea eskaintzea nahiko genuke. Azken urteetan jendeak bukaeran “presaka” ibiltzen ote garen helarazi baitigu.

Besterik ez. Eskerrik asko zure laguntzagatik

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.