fbpx Aukera gara. Itxaropena. | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Aukera gara. Itxaropena.
Aukera gara. Itxaropena.
Aukera gara. Itxaropena.

CARITAS GIPUZKOAk 2022ko txostena aurkezten du Gipuzkoako hainbeste etxe pobrezian eta gizartebazterketan jarraiarazten dituzten gizarteegoerak islatzeko, eta, aldi berean, premia materialeko egoerei laguntzeko ez ezik, autonomia eta gizarteratzea sustatzeko ere gauzatzen ditugun ekintzetan gardentasuna eskaintzeko.

-Euskadiko bazterketari eta garapen sozialari buruzko 2021eko Txostenak gogorarazten digu Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 16,3 daudela gizarte-bazterketa egoeran, hau da, Erkidegoko sei biztanletik bat —360.000 pertsona inguru— bazterketa-egoera larri edo moderatuan daudela.-

PERTSONEI ETA HAIEN EGOERA SOZIALEI LAGUNTZEN

"2022an, 17.213 lagun izan dira Gipuzkoako Caritasen laguntza sozioekonomikoen ONURADUNAK, hau da, gutxi gorabehera 6.060 familia."

2021. urtearen aldean, zertxobait gora egin du artatu ditugun pertsonen eta familien kopuruak. 2022an, gizarte-laguntza jasotzen duten bi kolektibotan areagotu ditugu babes sozialak.

  • ETXERIK GABEKO PERTSONAK: Oro har, 18 eta 44 urte bitarteko gizon migratzaileak dira. (kolektibo horretan, adina eta jatorria garrantzi handiko bazterketa-elementuak dira).
  • EMAKUME MIGRATZAILEAK: Emakume migratzaileei gizarte-laguntza handiagoak ematen zaizkie. 2021ean, artatutako pertsonen % 51 emakumeak ziren; 2022an, berriz, % 56. (kolektibo horretan, adina eta jatorria garrantzi handiko bazterketa-elementuak dira).

Euskadiko gizarte-bazterketako egoeretarako txostenak planteatzen dituen arrakaletako hiru indartu dira.

  • Jatorri atzerriko pertsona bat buru duten 10 familiatatik ia 6 bazterketa-egoeran daude.
  • 30 urtetik beherako biztanleen bazterketa-tasa batez besteko baino 1,5 handiagoa da eta 65 urtetik gorako biztanleena baino hamar aldiz handiagoa.
  • Genero-arrakala oraindik ere presente dago gizonek sostengatutako etxeak eta emakumeek sostengatutako erkatuz gero, zeinetan gizarte-bazterketaren intzidentzia % 15,5ekoa eta % 18,1ekoa den, hurrenez hurren.

Ildo horretan, jatorria, adina eta generoa dira gizarte-laguntzan detektatzen ditugun gizarte-elementuak. Horiek pertsonen bizitzan “pisu handia” dute eta pertsona horiek pobreziarantz eta gizarte-bazterketarantz “arrastan eramaten dituzte”. Horrez hain, Euskadiko bazterketari eta garapen sozialari buruzko 2021eko Txostenak adierazten dituen arrakalekin lerrokatzen dira.

Laguntza ekonomikoek ere, beraz, gora egin dute eta pertsona eta familiei, guztira, 3.157.322 euroko laguntzak eman dizkiegu. Batez ere, bizirauteko premietarako eta etxebizitzako gastuetarako laguntzak izan dira.

INDAR-IDEIAK

Jatorria:

Gipuzkoako Caritasen artatzen ditugun pertsonen % 81 atzerritarrak dira. Ukaezina da bizi duten gizarte-bazterketaren zati handi bat lotuta dagoela atzerritarrei buruzko legearen esparru murriztailearekin. Kausa horri, prestazio publikoak eskuratzeko zailtasunak (errolda-denbora, adibidez) eta gizarte-laguntzako sarerik eza (ez dute hurbileko familia nahikorik laguntzeko) gehitzen zaizkio.

Adina:

Artatzen ditugun pertsonak gehienbat 18 eta 44 urte artekoak dira (% 51), eta horiei 18 urtetik beherako pertsonak (% 28) gehituz gero, artatutako biztanleriaren % 80 osatzen dute.Hau da, Gipuzkoako Caritasek aratzen dituen biztanleen % 80 44 urtetik beherakoak dira. Adierazle horrek kezkatu egiten gaitu eta erronka jotzen die gizarte-erakundeei zein administrazio publikoei talde sozial horren etorkizun duina ahalbidetuko duten neurriak hartu eta politika publikoak gara ditzaten.

Generoa:

Gipuzkoako Caritasen 2022an artatutako pertsonen % 56 emakumeak izan dira. Aurreko urtearen aldea (2021), % 5 hazi da talde hori. Horrek egiaztatzen du pobrezia etengabe ari dela feminizatzen. Genero-arrakala bereziki larria da emakume bat buru duten guraso bakarreko familietan. Pertsona talde horietan (emakumeetan), gizarte-bazterketa % 32 ingurukoa da eta larriagotu egiten da 45 urtetik beherako emakumeen artean.

Genero-arrazoiengatiko desabantailak, egoera ekonomiko eta sozialen izandako aldaketak alde batera utzita, egonkor mantentzen dira eta egiturazko gaiei eusten die. Garrantzitsua da hori kontuan hartzea politika publiko eraginkorrak diseinatzean.

MIGRATZAILEAK HARTZEA, BABESTEA, SUSTATZEA ETA GIZARTERATZEA

Francisco aita santuak gogorarazten digu gizarte gisa migratzaileak hartu, babestu, sustatu eta gure artean gizarteratzeko erronka dugula. Ekintzak eta politikak garatu behar ditugula bizitza duina eraiki dezaten eta gure jardunaren bidez (hau da, gure erabakien bidez eta haiek tratatzeko moduaren bidez) gure berdintzat hartzen ditugula adieraz diezaiegun.

Amaitzeko, esaten du onartezina dela pertsonek pentsamolde eta jarrera xenofoboak partekatzea, batzuetan lehentasun politiko batzei lehentasuna ematea norberaren fedearen eta gure giza izaeraren uste sakonen aurrean.

ESKER ONA

Eskerrak ematen dizkiegu Caritasen lan sozialari laguntzen dioten ia 1.000 boluntarioei beren babes sozial handiagatik, eta % 53 finantzatzen duten bazkide eta dohaintza-emaileei.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu administrazio publikoei eskainitako laguntzarengatik, batez ere Gipuzkoako Foru Aldundiari lankidetza-hitzarmenarengatik eta Eusko Jaurlaritzari bizi ditugun ezohiko egoera horiei aurre egiteko sortutako funtsengatik.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.