fbpx 1.500 elkartasun zati Gozo | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
1.500 elkartasun zati Gozo
1.500 elkartasun zati Gozo
Roscón solidario

Gaur, urtarrilak 5, Gipuzkoa plazan (Donostia) ospatu den CARITAS GIPUZKOAren Opil Solidarioaren Hirugarren edizioak, jendetza bildu du goizean zehar.

1.500 errazio. “Aitaren batean amaitu da guztia”, izan da CARITAS GIPUZKOAko boluntario baten erreakzioa azken opil pack-a eman orduko. Eguerdiko 12:30ak ziren. Aurreikuspenak guztiak hautsi dira, ekitaldia 10:00etatik 14:00etara ospatzea pentsatua baitzegoen. Arrakasta!

CARITAS GIPUZKOAk eskerrak eman nahi dizkio gipuzkoar gizarteari elkartasun erakustaldi bikain honengatik. Mila esker guztioi.

Pobreziaren belaunaldien arteko transmisioaren aurkako borroka, eta gizarte-egoera ahulean dauden adingabeei aukerak eta baliabideak emateko ahalegina dira CARITAS GIPUZKOAren Opilaren elkartasun arrazoi nagusiak.

Pandemiaren testuingurua kontuan hartuz, eta osasun neurri zorrotzekin, opil eta txokolate-errazioak, 2 EUROren truke saldu dira pack batean; era honetan, edozein lekutan jan ahal izateko, eta, hartara, jende pilaketak saihesteko.
CARITAS GIPUZKOAk, ekimen hau, Gozoa (Gipuzkoako Artisau Gozogileak), Usabiaga Almazenak, Komaidak, Eroski eta Envasekorekin batera antolatu du. Mila esker guzti-guztioi!

Opil Solidarioa, CARITAS GIPUZKOAk 2020. urtean abian jarri zuen ekimena da, gizartea, haurtzaroan eta gaztaroan ematen diren bazterkeria eta pobreziaren aurkako borrokan murgiltzeko. Ekimenak, hori eragiten duten arrazoien jatorriaren inguruan sentikortu, eta proiektuak laguntzeko, dirua biltzea du helburu.

Hauek dira CARITAS GIPUZKOAren Elkartasun Opilaren ezaugarri eta nahiak:

  • Opil BIRIBILA, hasierarik eta amaierarik gabea, jarraia, urte osoan elkartasuna izatea nahi dugun bezalakoa; jarraia eta biribila.
  • Opil zatitu eta PARTEKATUA, bidezkoa, pertsona bakoitzak bere garapenean eta gizarteratzean izan behar dituen aukera eta baliabideak bezala.
  • FRUITUZ BETETAKO Opila, pertsona bakoitzak egin ditzakeen, eta bizi den errealitatea alda dezakeen, keinu askoren emaitza.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.