fbpx Zu ere laguntzeko prest? | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Zu ere laguntzeko prest?
Zu ere laguntzeko prest?
Azokak

Esaldi hori izaten da, edonori, hau da, boluntariotzara hurbiltzea nahi duen orori, luzatzen zaion galdera. Iraila amaiera eta urria hasiera oparoak izan dira boluntariotzari dagokionez. Izan ere boluntariotza hizpide izan zen, bai Ordizian, eta bai Errenterian.

Batean zein bestean, Ordizian (irailak 24an) eta Errenterian (urriak 2an) Boluntariotza Azoka bana ospatu ziren, eta herri bakoitzean, CARITAS GIPUZKOAk ez zuen hutsik egin. Bi azoketan CARITAS GIPUZKOAren ‘erakusleihoa’ ikusgai egon zen.

Gure erakundeko boluntarioek, CARITAS GIPUZKOAren inguruko informazioa jaso nahi zuen orori, galderak erantzun, eta informazio helarazi zioten. Interesa zuen edonork, aurrez aurre, zein diptikoen eskutik gure erakundearen inguruko informazioa jaso zuen.

Zu ere laguntzeko prest? Bai?

Egin klik esteka honetan, eta CARITAS GIPUZKOAn boluntario izateko informazioa eskura izango duzu. Animatu eta parte hartu!

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.