fbpx MEMORIA 2021, AUKERAK SORTZEN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MEMORIA 2021, AUKERAK SORTZEN
MEMORIA 2021, AUKERAK SORTZEN
memoria 2021

CARITAS GIPUZKOAk 2021eko memoria aurkeztu du, Covid-19aren pandemiak ekarri duen osasun-krisi larritik ateratzeko behar beste irtenbide ikusi gabe, batez ere, gizarte bazterketa handiena jasaten duten kolektiboetan. Horregatik, bazterketaegoera larrian dauden pertsona horiengatik, egin dugu memoria hau "Aukerak sortzen" izenburupean.

Krisiaren eragina kroniko bihurtzen den etxeetako pobreziari eta bazterketa larriari aurre egiteko, beharrezkoa da, oraindik ere, administrazio publikoen, erakundeen eta, oro har, gizartearen konpromisoa, bizitzaren dimentsio horietan, gutxienez, aukerak sortzeko. Gutxienez, gutxieneko diru-sarrerak, kalitateko enplegua eta etxebizitza lortzeko aukera, eta gizarteharremanak eta bizikidetza.

Aukerak sortzea konpromiso bat da, eta txikitasunetik eta tokian tokitik antola dezakegu; bakardadean edosufritzen ari den pertsona agurtzera hurbilduz, tokiz gaindiko eta autonomiaz gaindiko beste maila batera; eskubideak bermatu. Aukerak sortzea pertsonengan itxaropena sortzen duen zerumuga da.
 

Bizitzari eusten
 

Sin embargo, nuestros datos, manifiestan cierta cronicidad en estos hogares debido a las dificultades sociales que detectamos sobre todo en los ámbitos de ingresos o empleo y acceso o mantenimiento de la vivienda.

  • 15.351 lagun izan dira CARITAS GIPUZKOAren laguntza sozioekonomikoen ONURADUNAk, hau da, 5.328 familia.
  • Murriztu egin da 2021ean artatu genituen pertsonen eta familien kopurua. Bi dira murrizketa horren arrazoi nagusiak:
    • Familia eta pertsona askok beren premia-egoerak konpondu ahal izan dituzte, bai lana berreskuratu dutelako, bai prestazio publikoak lortu dituztelako.
    • Iritsi berri diren pertsona migratzaile asko artatzen ditu gure erakundeak. Immigrazioaren Euskal Behatokiaren migrazio-fluxuari buruzko datuen arabera, “COVID-19aren alarma-egoera deklaratu eta bi urtera, geldirik jarraitzen dute EAErako migrazio-fluxuek. 2022an, berroldatutako atzerritar jatorriko pertsonen kopurua 5.254 lagun hazi da, eta kopuru hori nabarmen txikiagoa da pandemiaren aurreko aldikoa baino –2019an baino % 73,4 gutxiago–“.

Hala ere, gure datuek nolabaiteko kronikotasuna erakusten dute etxe horietan, zailtasun sozialak nabaritzen baititugu, batez ere diru-sarreren edo enpleguaren eta etxebizitza eskuratu edo mantentzearen alorretan.

  • CARITAS GIPUZKOAk emandako 2.961.678 euroko laguntza ekonomikoetan islatzen da kronikotasun hori.
  • Horietatik, azpimarratzekoa da %47k bizirauteko oinarrizko beharrak asetzea izan dutela helburu, eta %43k etxebizitza-gastuak; ehuneko horrek aurreko urteko datuak handitu ditu.
     

1. PRESTAKUNTZAN, LANEAN, ENPLEGUAN AUKERAK SORTZEN.

Pertsonek, beren bizitza duintasunez mantendu behar izateaz gain, gizartearen parte direla sentitu behar dute euren bizitza-proiektua garatzeko. Enplegua da kohesio-elementu garrantzitsuenetako bat. Beraz, beharrezkoa da enpleguaren arloan aukera duinak sortzea, ez bakarrik diru-sarrerak lortzeko, baita gizarteko kide izateko ere.

  • 464 lagunek parte hartu dute CARITAS GIPUZKOAren prestakuntza, okupazio eta/edo enplegu-ibilbideetan 2021ean, 1.355.053,68€-ko inbertsioarekin.

Ekimen eta proiektu garrantzitsuenak SAREA Fundazioaren bidez garatutako prestakuntza arautuari dagozkio, iturgintzan, eraikuntza eta obra zibilean, ehungintzan eta gaitasun soziosanitarioen egiaztapenean. Tailer okupazionalak nabarmentzen ditugu, adibidez Lamorus, Donostian. Horrez gain, Altza Baratza, baratz ekologikoen proiektua ere azpimarratu nahi dugu, duela urtebete hasitakoa, eta arlo horretan bertan ari dira jarraitzen Lazkaoko baratzean.

  • Joan den urtean zehar, 15 pertsona arrakastaz sartu dira lan-merkatuan, Gipuzkoako hainbat jarduera-sektoretako enpresa kolaboratzaileetan.
  • Hala ere, pertsona batzuk, gehienak emakumeak, etxeko zerbitzuetan eta zainketetan aritu dira: 74.
  • Beraz, guztira, 89 pertsona izan dira laneratze-prozesuen onuradunak.
     

2. MIGRATZAILEAK GIZARTERATZEKO AUKERAK SORTZEN

Batez ere, 18 eta 44 urte bitarteko gazteak (%52) familia nuklearretan (%30,56), hau da, seme-alabak dituzten bikoteak, eta ondoren pertsona bakarreko familiak (%23). Pertsona horien erdia baino gehiago (%51,10) emakumeak dira, eta horrek adierazten du, migrazioa gero eta feminizatuagoa dela.

Ehuneko handi bat egoera administratibo irregularrean dago, eta horrek zailtasun handiagoak dakartza:

  • Enplegu formala eskuratzeko eta, hala, bizitzeko behar adinako dirusarrerak izateko.
  • Etxebizitza egokia eskuratzeko eta mantentzeko.

Familia eta pertsona horiek, gainera, ez dute beren familia-sareen laguntzarik izaten, eta, beraz, sare sozialak eta komunitarioak sortzea, oso lagungarria da gizarteratze prozesuetan.
 

BABES PUBLIKOA: ERREGULAZIO ADMINISTRATIBOA ORAIN!
 

Egoera administratibo irregularrean dauden migratzaileek ezin dute edo trabak edo zailtasunak izaten dituzte banku-kontu bat irekitzeko, lan-kontratu bat sinatzeko edo etxebizitza bat alokatzeko, besteak beste. Hala ere, dagoeneko gizartearen parte dira eta gizartea aberasten laguntzen dute.

Hori dela eta, Gipuzkoako Caritasek bat egin du atzerritarrek Espainian dituzten eskubideei eta askatasunei buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorra aldatzeko sinadurak bildu nahi dituen Legegintzako Herri-Ekimenarekin bat egiten du CARITAS GIPUZKOAk.
 

3. KOMUNITATEA: LOTURAK SORTUZ AUKERAK SORTZEN

Bakardadeak, isolamendu soziala, familia-sareen gabezia edo intentsitate txikia, gure inguruan, batez ere gizarte-erakundeek eta herritarrek landu beharreko gaiak dira. Gure esku dago topaketarako, elkarrizketarako eta trukerako espazioak sortzea eta gure auzoetan gizarte-harremanak sortzeko konpromisoa hartzea.
 

4. JATORRIZKO HERRIALDEETAN AUKERAK SORTZEN

Karitatearen dimentsio unibertsala eta munduko errealitate guztiekiko dugun konpromisoa garatuz, CARITAS GIPUZKOAk 11 lankidetza-proiektu finantzatzen ditu hainbat herrialdetan. Nairobiko (Kenya) aldirietan 200 emakume gazteren prestakuntzari eta enplegagarritasunari laguntzen diena nabarmendu nahi dugu. Zehazki, 212 emakumek jaso dute beka ostalaritza eta sukaldaritza, ile-apainketa eta edertasuna ikasteko lanbide heziketako bi zentrotan, eta ikasketa horiek lan irteera handia dute Kenyako jatetxe eta hoteletan.
 

ESKERRAK

CARITAS GIPUZKOAtik eskerrak eman nahi dizkiegu 868 boluntarioei, komunitate erlijiosoei, erakundeei eta abarri emandako laguntza soziak handiagatik.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Administrazio Publikoei, batez ere Gipuzkoako Foru Aldundiari,vlankidetza-hitzarmenarengatik,veta Eusko Jaurlaritzari, jasaten ari garen aparteko egoera horiei erantzuteko sortutako funtsengatik.

 

MEMORIA EUSKERAZ

CARITAS EUSKADIKO MEMORIA

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.