
Datozen asteetan, CARITAS GIPUZKOAren Trintxer-Emeki egoitzatik, hainbat aisi-jarduera egingo dituzte, egoiliarren arteko loturak sustatzeko. Bide batez, gure lurraldeko leku entzutetsuak ezagutzeko aukera izango dute.
Oraingo honetan, CARITAS GIPUZKOAren Lamorus tailer okupazionalarekin batera, bisita-gidatua antolatu dute Rafa Gorrotxategi, maisu artisauaren tolosarraren Txokolatearen Museora. Bisitan zehar, parte hartzaileek, txokolatearen historia, eta mendeetan zehar, txokolateak Euskal Herriarekin izan duen harreman estua ezagutu ahal izan dute.