
Boluntarioaren Nazioarteko Eguna egun aproposa da CARITAS GIPUZKOAko boluntarioek urte osoan egiten duten lan handia ikusarazteko eta azpimarratzeko.
Hori dela eta, gaur, Gipuzkoako artzapez eta zentro barruti guztietan Gure BIHOTZA jarri dugu.
Beste pertsonak maitatzeak eta haiek gu maitatzeak sorrarazten duen poza ospatu eta partekatu nahi dugu. Hitzetatik eta desio onetatik haratago, gure jarrera, gure izateko era eta besteekin egoteko modua partekatzeko beharra dugu.
Maitasuna mundua argiztatuko duen itsasargi bihurtzeko dugun konpromisoa zabaldu nahi dugu.
Beraz, bihotz hau berezia da oso. Arrunt handia da; boluntario-lanari behar den bezala eskerrak emateko. Gizarte bidezkoago eta gizatiarrago bat eraikitzeko konpromisoa, kezka eta elkartasuna eskaintzeagatik.
Eskerrik asko bihotz-bihotzez!
Boluntariotza ospatu, baloratu eta bultzatu
Boluntarioaren Nazioarteko Egunaren harira, Mabel Cenizok, CARITAS GIPUZKOAko Komunikazio eta Eragin Publiko eta boluntariotzaren etorkizuna eraikitzen duten gako batzuen inguruko hausnarketa.