fbpx Boluntarioen gala | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Boluntarioen gala
Boluntarioen gala
 esku elkartuak bihotz bat osatuz

Datorren abenduan 3an, larunbataa, 10:00etatik 13:30etara, Donostiako Seminarioan ospatuko den Caritas Gipuzkoaren Boluntarioen Galara gonbidatu nahi zaituztegu.

Gure erakundean zein gizartean, boluntariotzaren etorkizuneko erronkak partekatzeko gunea da.

Erronka batzuk, borondatezko ekintza, politika publikoen esparruan kokatzean datza, edota etika, gure ekintza solidarioan nola txertatu.

Gurekin izango dira:

FERNANDO FANTOVA. Boluntarioa auzo eta komunitate mugimenduetan. Gizarte hezitzailea. Soziologiako doktorea. Gizarte politiketako aholkularia.

MARIA JESUS GOIKOETXEA. Giza Eskubideetan doktorea. Psikologian eta Teologian lizentziatua. Bioetikako magisterra. Eraikuntza Sozialerako Etikan masterra.

 

Jardunaldian zehar, biek boluntariotzari buruzko zenbait gai landuko dituzte; lan-mahaietan gogoeta egiteko balioko dutenak, alegia.

 

Eman izena

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.